Tartaloetxekoek hasi dituzte pilota entrenamenduak
Tartaloetxe pilota eskolakoek hasi dituzte jada entrenamendu saioak. Haurrek asteazken eta ostiral arratsaldeetan egingo dituzte saioak, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eskolakoek jakitera eman dutenez, maila edo adin bakoitzak duen aisialdiaren arab...
Tartaloetxe pilota eskolakoek hasi dituzte jada entrenamendu saioak. Haurrek asteazken eta ostiral arratsaldeetan egingo dituzte saioak, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Eskolakoek jakitera eman dutenez, maila edo adin bakoitzak duen aisialdiaren arabera zehaztuko dute ordutegia. Bestalde, San Martin eguna gerturatzen ari denez eta bertako ekitaldi nagusietako bat umeen arteko pilota partidak direnez, Tartaloetxe pilota eskolako arduradunek esan dute, prestaketak aurrera joan daitezen «ezinbestekoa» dela haurrak parte hartzea eta pilota saioetara joatea.