Onura ugari etxetik mugitu gabe
Euskal Herrian beti egon izan da balkoietan eta leihoetan loreak jartzeko ohitura. Egun ere kolore eta forma desberdineko landareak ikusten ditugu gure etxeak apaintzen. Azken aldian, gero eta gehiago dira, ordea, loreen ordez balkoietan barazkiak eta landareak landatzeko erabakia hartzen dutenak. Urte batzuk badira hiriko zein herriko lorategietan barazkiak ikusten hasi dela, eta pixkanaka gure balkoietara eta terrazetara hedatzen hasi da ohitura hori. Jendea konturatu da, nonbait, elikadura funtzioaz gain funtzio estetikoa ere ederki bete dezaketela azelgek, azek eta gainerako barazkiek. Gainera, lore apaingarriez gain baratzerako laboreak erabilita, dibertsitatea handitu daiteke. Onura ugari Funtzio estetikoa betetzeaz gain, norberak bere etxeko balkoian landareak eta barazkiak landatzeak onura ugari dakar: modu horretan autokontsumorako elikagai osasungarriak eta zaporetsuak ekoizten dira, pertsona lurrera, naturara eta bere ziklo naturaletara gerturatzen dute, bizi-ohitura lasaiagoak eta jasangarriagoak sustatzen ditu, eta pazientzia lantzen ikasten du. Egun oso erraza da dendara joan, tomate kilo bat erosi, ordaindu eta jatea. Baina norberak hazia etxean erein, landatu eta bertako tomatea jateko lau bat hilabete itxaron behar izaten ditu. Horrek pazientzia lantzen erakusten edo laguntzen du. Beldurra uxatu Balkoi batek eman ditzakeen aukerak eta ekar ditzakeen onurak ikustarazteko helburuarekin, Amaia Agirre adituak Baratza ekologikoak terraza eta balkoietan lelopean hitzaldia eman zuen Zerainen, [...]
Euskal Herrian beti egon izan da balkoietan eta leihoetan loreak jartzeko ohitura. Egun ere kolore eta forma desberdineko landareak ikusten ditugu gure etxeak apaintzen. Azken aldian, gero eta gehiago dira, ordea, loreen ordez balkoietan barazkiak eta landareak landatzeko erabakia hartzen dutenak. Urte batzuk badira hiriko zein herriko lorategietan barazkiak ikusten hasi dela, eta pixkanaka gure balkoietara eta terrazetara hedatzen hasi da ohitura hori. Jendea konturatu da, nonbait, elikadura funtzioaz gain funtzio estetikoa ere ederki bete dezaketela azelgek, azek eta gainerako barazkiek. Gainera, lore apaingarriez gain baratzerako laboreak erabilita, dibertsitatea handitu daiteke.
Onura ugari
Funtzio estetikoa betetzeaz gain, norberak bere etxeko balkoian landareak eta barazkiak landatzeak onura ugari dakar: modu horretan autokontsumorako elikagai osasungarriak eta zaporetsuak ekoizten dira, pertsona lurrera, naturara eta bere ziklo naturaletara gerturatzen dute, bizi-ohitura lasaiagoak eta jasangarriagoak sustatzen ditu, eta pazientzia lantzen ikasten du. Egun oso erraza da dendara joan, tomate kilo bat erosi, ordaindu eta jatea. Baina norberak hazia etxean erein, landatu eta bertako tomatea jateko lau bat hilabete itxaron behar izaten ditu. Horrek pazientzia lantzen erakusten edo laguntzen du.
Beldurra uxatu
Balkoi batek eman ditzakeen aukerak eta ekar ditzakeen onurak ikustarazteko helburuarekin, Amaia Agirre adituak Baratza ekologikoak terraza eta balkoietan lelopean hitzaldia eman zuen Zerainen, orain hilabete. «Askok beldurra diote baratzea etxeko balkoian jartzeari. Ez dut jakingo nola egin, ez zait ondo aterako, ez naiz gai izango… eta horrelako hainbat zalantza izaten dute».
Agirreren iritziz, gauza bat «ziurra» da: saiatu gabe ez zaiela aterako. «Zuk etxean ekoitzitako labore bat jateak onura ugari dakartza. Lortu dezakezuna, beraz, gauza handia da. Eta ez bada ateratzen zer egingo diogu ba, hurrengoan izango da!». Gainera, bere ustez norberak balkoian baratzea jartzeak badu abantaila bat: ekoizleen edo bezeroen presiorik ez duela izaten, eta konpromiso bakarra norberak bere buruarekin duela.
Balkoi batean baratzea jartzeak ekar ditzakeen onurak azaltzeaz gain, baratzea jartzeko jarraitu beharreko irizpideen berri ere eman zuen Agirrek Zerainen, Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren IV. Hamabostaldiaren barruan antolatutako hitzaldian.
Lehendabizi etxeko balkoiak zer nolako ezaugarriak dituen jakitea komeni da. «Horretarako gure balkoiko mikroklima aztertuko dugu, hala nola, argiztapenaren nondik norakoak, haize gogorrak …». Ondoren, aukerak aztertu behar dira. «Ditugun eremu horizontalak eta bertikalak kontutan hartuko ditugu, paretetan egiteko hainbat labore erabili baititzakegu». Balkoiak ematen dituen aukerak aztertu ondoren, zer landatu nahi den erabakiko da, eta laborearen ezaugarrien arabera nolako ontziak behar diren aukeratu beharko da. «Askotan kontrako lana egiten da. Lorontziak erosi eta gero, zer jarri dezaket? galdetzen diogu geure buruari. Hobea da, ordea, ezer egin aurretik hausnarketa egitea. Arazoak edo oztopoak gutxitzen dira modu horretan». Azkenik, lur egokia aukeratu, haziak landatu eta zaindu egin beharko dira.
Balkoian baratzea jartzea erabakitzen duenak ekoizleen presiorik ez duenez eta «besteak beste, gizakiontzat osasungarriagoa» denez, baratze ekologikoa izatea gomendatzen du Amaia Agirrek. Eta beraz, baratze-zaintza ekologikoaren oinarriei buruz ere hitz egin zuen hitzaldian. Agirrek praktika kultura egokiak erabiltzeko, lurraren osasuna bermatzeko (bertan sortzen diren ziklo naturalak errespetatuz), ongarriketa naturalak egiteko eta landareen dibertsitatea kontutan hartzeko esan zuen, besteak beste. «Nekazaritza edo baratze-zaintza ekologikoaren oinarriez haratago, berrerabilpenaren inguruan hausnarketa egitea nahiko nuke. «Askotan errazena lorontziak erostera joatea izan ohi da, baina inguruari pixkat erreparatuz gero, ditugun gauzekin hainbat edukiontzi eraiki ditzakegu. Norberak bere hazi propioak eskuratzea eta erabiltzea ere berrerabilpena bultzatzea da».
Ongarri ekologikoak
Balkoietako baratzeek kanpokoek baino muga gehiago dute, eta muga horiek gainditzeko lurraren aukeraketak duen garrantziaz aritu zen Agirre hitzaldian. «Landareak lorontzi batean dagoenean jatekoa mugatuta izaten du. Guk bota behar izaten diogu jana, eta botatzen ez badiogu lurra ahituz joaten da. Ongarria, beraz, beharrezkoa da». Horrek ez du esan nahi ongarri kimikoak erabili behar direnik. «Badaude ongarri edo produktu ekologikoak. Ximaurra eta konposta dira horietako bi, baina badaude gehiago ere. Jendeak aukera horiek badaudela jakitea nahiko nuke». Egun informazio hori erraz lortu daiteke, Interneten esaterako.