Gutuna: Irribarre bat :-)
Pasa den urriaren 22an Ordiziako Gaztetxearen 25.urtemuga ospatzeko egin zen jaialdia earra izan zen. Edozein txokotan antolakuntzan dabilen edozein izango da konsziente zer nolako lana eta antolakuntza eskatzen duen horrelako zerbait egiteak. Jende batek pentsatu dezake, azken finean parranda bat bakarrik izan zela, eta hori gustatzen zaigula, parranda, desfasea. Baina guk beste gauza bat pentsatzen dugu, eta hauxe da: Ordizian ikusi zena antolakuntza baten isla izan zela, pertsona talde bat elkartzea, zerbait proiektatzea, eztabaidatzea eta nahi den hori lortzeko behar diren errespontsabilitatek hartzea ere. Eta bai, parranda eguna izan zen, baina 25 urteko lanketa bat ospatzeko modu aproposa izan zen, dantzan eta irrifarrez. Lehen aipatutako ezaugarri horiez gain, bada beste gauza bat, oso garrantzitsua dena: jende ezberdinaren laguntza eta inplikazioa. Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, gaur egun asanbladan egunerokotasun batez parte hartzen ez duzuen, eta egun hau aurrera ateratzen lagundu duzuen deneri. Barran egon zineten jendeari, muntaketan egon zinetenei, bazkaria prestatzen egon zen etxekoandre fin horri, Porrotxen marrubizko muxuei, Motxila 21ekoek eman ziguten bizitzako lekzio horri, frontoi bete jende dantzan jarri zuten musika taldeei… mila esker gure partez. Izan ere, antolakuntza eta errespontsabilitateak beharrezkoak diren bezala, zuek erakutsi diguzuena ere beharrezkoa da. Borondatez eta gogoz lanean egon zen pertsona orok [...]
Pasa den urriaren 22an Ordiziako Gaztetxearen 25.urtemuga ospatzeko egin zen jaialdia earra izan zen. Edozein txokotan antolakuntzan dabilen edozein izango da konsziente zer nolako lana eta antolakuntza eskatzen duen horrelako zerbait egiteak.
Jende batek pentsatu dezake, azken finean parranda bat bakarrik izan zela, eta hori gustatzen zaigula, parranda, desfasea. Baina guk beste gauza bat pentsatzen dugu, eta hauxe da: Ordizian ikusi zena antolakuntza baten isla izan zela, pertsona talde bat elkartzea, zerbait proiektatzea, eztabaidatzea eta nahi den hori lortzeko behar diren errespontsabilitatek hartzea ere. Eta bai, parranda eguna izan zen, baina 25 urteko lanketa bat ospatzeko modu aproposa izan zen, dantzan eta irrifarrez.
Lehen aipatutako ezaugarri horiez gain, bada beste gauza bat, oso garrantzitsua dena: jende ezberdinaren laguntza eta inplikazioa. Eskerrak eman nahi dizkiegu bihotzez, gaur egun asanbladan egunerokotasun batez parte hartzen ez duzuen, eta egun hau aurrera ateratzen lagundu duzuen deneri. Barran egon zineten jendeari, muntaketan egon zinetenei, bazkaria prestatzen egon zen etxekoandre fin horri, Porrotxen marrubizko muxuei, Motxila 21ekoek eman ziguten bizitzako lekzio horri, frontoi bete jende dantzan jarri zuten musika taldeei… mila esker gure partez. Izan ere, antolakuntza eta errespontsabilitateak beharrezkoak diren bezala, zuek erakutsi diguzuena ere beharrezkoa da. Borondatez eta gogoz lanean egon zen pertsona orok merezi du errekonozimendua, bakoitzak bere moduan aportatzen duela jakinda.
200 pertsona lanean egon ginen egun horretarako eta herriko pertsona askorengandik jaso genuen erantzun positiboak asko poztu gintuen. «Jendeak gogoa dauka eta prest dago» jaso genuen, eta hori, benetan erabat pozten gaituen sorpresa da. Beraz, eskerrik asko horregatik ere. Jakin baita ere, gaztetxeko ateak zabalik daudela edozein ideia konpartitzeko.
Gazte asanbladaren izenean animoak eman nahi ditugu lanean dabilen edozeini eta baita lanean hasi den edozeini ere. Askotan neketsua izan daiteke baina momentu asko alaitzen ditu. Beraz horixe, burua astindu eta martxan jarri. Ez bakarrik ospakizunak antolatzeko noski, baita gai ezberdinen inguruan hausnartzeko, puntu beltzak identifikatzeko eta hauei alternatibak bilatzeko, espazioak birdefinitzeko, auzolana eta elkartasuna potentziatzeko… lan asko dago egiteko aurretik!
Gure partetik, urriaren 22a irrifar batekin eta eskerrez beteta gogorauko dugu. Aupa gaztek!
Ordiziako Gazte Asanblada.