Urretxuko ezker abertzaleak «gogor» salatu du Irimo mendian kokaturik zegoen plaka oroigarri bat «erasotu» eta «txikitu» izana. Oroigarri hau «espainiar errepresioak eraildako» bi urretxuarren omenez zegoen: Joxe Maria Etxaniz eta Axen Urrate. Salatu dutenez, ez da plaka hau erasotzen duten lehen aldia. Apurtutakoa irailaren 25ean berritu zuten, «ezezagunek puskatu ondoren». Urretxuko ezker abertzaleak «besarkada beroena» helarazi die Etxanizen eta Urrateren lagunei eta senitartekoei. Argi utzi dute gainera, Irimoko plaka «behin eta mila aldiz» berrituko dutela.