Hamazazpi taberna ari dira III. Pintxo lehiaketan parte hartzen
Bihar izango da Zumarragan 29. Buzkantza lehiaketa. Udalak, bigarren urtez, Pintxo lehiaketa antolatu du txapelketa tradizionalaren atarian. 17 taberna ari dira parte hartzen, buzkantzaz edo odolkiz egindako pintxoak aurkezten ari direlarik. Atzo hasi zen lehiaketa, eta arratsaldean “zoramena” izan zela dio tabernari batek. Beste batek, gaur jende gutxiago zebilela esan du. Batek, mila eta bostehun pintxo inguru egin dituela.
Lehiaketa amaitzean, gaur iluntzean, ostalariek kontuak atera, eta guztira zenbat pintxo saldu dituzten jakingo da. Euro batean saltzen ari dira, eta hori jendearentzat erakargarria dela diote.
Bihar, 13:30ean emango dituzte sariak, Buzkantza lehiaketako sariekin batera. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxorik onena. Pintxoak jan dituztenen artean, bi lagunentzako afari bat zozkatuko dute.