Haurrak jolasean Gernika plazako mineralogia eta paleontologia parkean
Urretxuko Urrelur 24. Mineralogia eta Paleontologia Astearen barruan, Mineral, fosil eta harribitxien feriak ikusle eta erosle ugari eraman ditu Ederrena pilotalekura. Eguraldi txarrak lagundu du horretan, izan ere, euria goitik behera ari du Urretxun. Gernika Arbola plazan, karpa baten barruan jarri duten mineralogia eta paleontologia parkean ere haur asko dabil jolasean: meategira sartzen, urrea errekan bilatzen, margotzen, edo dinosaurioen lorratzak uzten.