Bertso bazkaria egingo dute 19an Urretxuko Motz tabernan
Azaroaren 19an bertso-bazkari-pikoteoa egingo dute Urretxuko Motz tabernan. Aitzol Barandiaran eta Unai Gaztelumendi izango dira bertan. 13:00etan poteoa egingo dute Urretxuko tabernetatik eta bazkaria eta bertso saioa 14:30ean hasiko dute. Izena eman nahi duenak Motz tabernan eman dezake.