Aierberen itzulera, bikaina
Berezia zen inondik ere herenegun Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Altamiran jokatu zuten partida. Berezia zen, Joanes Aierbe kapitaina lehiara itzultzekoa zelako 11 hilabeteren ondoren. Denbora horretan minbiziaren aurka gogor egin du borroka, eta herenegun ere, zelaira atera zenean borrokarako grinari eutsi diola erakutsi zuen. Eskertzekoa da jarrera, eredugarria. Eta baita taldearena ere, Bizkaia Gernika sendoari zazpi entsegu egiteko gai izan zelako, Altamiran bildutako bi milatik gora zaleei ikuskizuna eskainiz. Itzultzeko egun bikaina egokitu zitzaion Aierberi, merezitakoa. Pil-pilean zegoen giroa igande eguerdian Altamiran. Orduantxe ari zen eguzkia behelainoari lekua irabazten, orduantxe hasi zen giroa goxatzen. Partidaren aurretik, Ordizia Rugby Elkarteak omenaldi txiki bat egin nahi izan zion bere kapitainari. Klubeko txikiek pasilloa prest zuten, eta han pasa zen Aierbe korrika, zaleek txalo egiten zioten bitartean. Une hunkigarria izan zen. Partida nola hasi zen ikusita, inor gutxik pentsa zezakeen azken emaitza horrelakoa izango zenik. Talde sendoak dira biak, izaeradunak. Ordiziak joko azkarra eta abiadura ditu ikur, eta Gernikak sendotasuna. Lehen ordu laurdena paretsua izan zen, harik eta Matias Tudelak baloi bat ostu eta entsegua lortu zuen arte. Beste bi lortu zituzten etxekoek aldageletara joan aurretik, partida bideratuta utziz (21-0). Hauspoa falta oraindik Bigarren zatia hasi eta berehala lortu zuten bizkaitarrek lehen [...]
Berezia zen inondik ere herenegun Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Altamiran jokatu zuten partida. Berezia zen, Joanes Aierbe kapitaina lehiara itzultzekoa zelako 11 hilabeteren ondoren. Denbora horretan minbiziaren aurka gogor egin du borroka, eta herenegun ere, zelaira atera zenean borrokarako grinari eutsi diola erakutsi zuen. Eskertzekoa da jarrera, eredugarria. Eta baita taldearena ere, Bizkaia Gernika sendoari zazpi entsegu egiteko gai izan zelako, Altamiran bildutako bi milatik gora zaleei ikuskizuna eskainiz. Itzultzeko egun bikaina egokitu zitzaion Aierberi, merezitakoa.
Pil-pilean zegoen giroa igande eguerdian Altamiran. Orduantxe ari zen eguzkia behelainoari lekua irabazten, orduantxe hasi zen giroa goxatzen. Partidaren aurretik, Ordizia Rugby Elkarteak omenaldi txiki bat egin nahi izan zion bere kapitainari. Klubeko txikiek pasilloa prest zuten, eta han pasa zen Aierbe korrika, zaleek txalo egiten zioten bitartean. Une hunkigarria izan zen.
Partida nola hasi zen ikusita, inor gutxik pentsa zezakeen azken emaitza horrelakoa izango zenik. Talde sendoak dira biak, izaeradunak. Ordiziak joko azkarra eta abiadura ditu ikur, eta Gernikak sendotasuna. Lehen ordu laurdena paretsua izan zen, harik eta Matias Tudelak baloi bat ostu eta entsegua lortu zuen arte. Beste bi lortu zituzten etxekoek aldageletara joan aurretik, partida bideratuta utziz (21-0).
Hauspoa falta oraindik
Bigarren zatia hasi eta berehala lortu zuten bizkaitarrek lehen entsegua, baina ordiziarren erantzuna segituan etorri zen. Lau minutura beste zazpi puntu lortu zituen Gernikak (28-14). Orduantxe zelairatu zen Aierbe zelaira, azken 25 minutuak jokatzeko prest. Partidaren une politenak orduan etorri ziren, Simpsonek 35-14koa jarri zuenetik aurrera. Hortik aurrerako gozatzekoa izan zen. Aierbek partidaren bukaeran ordaina itzuli zien zaleei, txaloak joz. Hauspoz justu dabil oraindik, baina gogoz gainezka. Ordiziak lehen itzuli bikaina osatu du, bederatzitik zazpi partida irabaziz.