Gutuna: “Goiekiri buruz”
Eskualdea, goierritarren zenbait arazo konpontzeko, udalak baino eraginkortasun handiagoaz jardun dezakeen entitatea da. Formakuntza, enplegu, turismo, lurralde antolaketa, garapen ekonomiko, udaletxe ezberdinen arteko sinergiak, harremanak sortzeko aukera anitzak… atal hauek denak era egokiagoan garatzen dira eskualde eremutik udaletxetik baino. Eskualdea, entitate bezala ez dago onartuta gaur egungo legedian, beraz, orain arte izan duen presentzia udal, alderdi politiko eta bestelako agenteek beren protagonismo eta eskuduntza alde batera utziaz posible egin dutelako da. Orain arte egin den esfortzuak merezi izan duelakoan nago. Goieki eta Goierriren komarkalizazioagatik ulertu duguna adibidea baita Gipuzkoako zein Euskal Herriko beste hainbat bailaratan, berau izanik hartu duten eredua. Hau izan da Goiekik, eskualdearen garapenerako agentziak, lideratu duen lan jarduna. Eztabaida, negoziazio eta elkarren arteko harremanerako trebetasuna erabili behar izan ditu lanabes gisa lidergo honek. Oinarrizko akordioak lortzea prozesu geldoa eta lan astunekoa izan da, baina behin lortutakoan benetan egonkorra eta eraginkorra izan da. Horregatik, EAJ-rentzako beti izan da garrantzitsua alderdi politiko guztiak Goiekin ordezkatuta egoteak, eta horrela izan da orain arte. Bildu, EAJ eta PSE-EE-z gain Aralarrek, PPk eta Hamaikabat-ek ere beren ordezkaritza izan behar dutelakoan gaude; guztia, Bilduk duen gehingoari uko egin gabe. Eta Bilduk udaletako plenoetan aurkeztu eta aurrera eraman nahi duen proposamenak alderdi politiko hauek [...]
Eskualdea, goierritarren zenbait arazo konpontzeko, udalak baino eraginkortasun handiagoaz jardun dezakeen entitatea da. Formakuntza, enplegu, turismo, lurralde antolaketa, garapen ekonomiko, udaletxe ezberdinen arteko sinergiak, harremanak sortzeko aukera anitzak… atal hauek denak era egokiagoan garatzen dira eskualde eremutik udaletxetik baino.
Eskualdea, entitate bezala ez dago onartuta gaur egungo legedian, beraz, orain arte izan duen presentzia udal, alderdi politiko eta bestelako agenteek beren protagonismo eta eskuduntza alde batera utziaz posible egin dutelako da.
Orain arte egin den esfortzuak merezi izan duelakoan nago. Goieki eta Goierriren komarkalizazioagatik ulertu duguna adibidea baita Gipuzkoako zein Euskal Herriko beste hainbat bailaratan, berau izanik hartu duten eredua.
Hau izan da Goiekik, eskualdearen garapenerako agentziak, lideratu duen lan jarduna. Eztabaida, negoziazio eta elkarren arteko harremanerako trebetasuna erabili behar izan ditu lanabes gisa lidergo honek. Oinarrizko akordioak lortzea prozesu geldoa eta lan astunekoa izan da, baina behin lortutakoan benetan egonkorra eta eraginkorra izan da.
Horregatik, EAJ-rentzako beti izan da garrantzitsua alderdi politiko guztiak Goiekin ordezkatuta egoteak, eta horrela izan da orain arte. Bildu, EAJ eta PSE-EE-z gain Aralarrek, PPk eta Hamaikabat-ek ere beren ordezkaritza izan behar dutelakoan gaude; guztia, Bilduk duen gehingoari uko egin gabe. Eta Bilduk udaletako plenoetan aurkeztu eta aurrera eraman nahi duen proposamenak alderdi politiko hauek alde batera uzten ditu.
Hau da Bilduren proposamenaren aurka bozkatu dugunaren arrazoia. Benetan kezkatzen gaitu bazterketa eta inposaketarako obsesio honek. Sasietaren kasuan, eratu zenetik lehenengo aldia da zuzendaritzan beste alderdi batzuei bertan egoteko aukera ematen ez zaiena. Bilduk bere gehiengoa inposatu du, eta orain Goiekirekin saiakera berbera daramate aurrera.
Gure herrian bakea eta normalizazioa finkatu eta sendotu nahi badira, esfortzu berezi bat egitea beharrezkoa da elkarrizketa eta elkar ulertzera iritsi ahal izateko, era horretan gure bizikidetza demokratikoan sakonduz joateko. Hau da legegintzaldi honetarako gure erronka, eta bertan zentratuko da gure saiakera eta ahalegina.
Horregatik Bilduk gure babesa izango du, gure eskualdea eraikitzeko denon presentzia bermatzen duen formula, edozein dala ere.
Aitor Aldasoro.
EAJ-PNVko Beasaingo zinegotzia