Herri inguruko mendietan ibiliko dira lazkaotarrak
Amalurrek eta San Benito Ikastolak Lazkao inguruko mendietan barrena egingo dute igandean txangoa. 08:30ean Itzala parean elkartu, eta autobusean Etxegaratera joango dira. Handik ekingo diote oinezko ibilaldiari: Atxurbi eta Arantzamenditik igaro eta L...
Amalurrek eta San Benito Ikastolak Lazkao inguruko mendietan barrena egingo dute igandean txangoa. 08:30ean Itzala parean elkartu, eta autobusean Etxegaratera joango dira. Handik ekingo diote oinezko ibilaldiari: Atxurbi eta Arantzamenditik igaro eta Lazkaon bukatuko dute. Lau ordu eta erdiko buelta da, «oso polita eta erraza». Autobusa ordaintzeko haurrek 2 euro eta helduek 5 euro jarri behar dute.