Errege Magoak iritsi dira Goierrira
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Goierrin izan dira bart, opariak banatzen. Zer banatu jakiteko, ordea, eskutitzak behar zituzten, eta horiek idazteko azken unera arte zain egon direnen umeenak atzo eguerdian jaso zituzten. Herriz-herri desfilea egin zuten arratsaldean eskualdean, ehunka haur eta gaztek suziekin bidea argitzen zien bitartean. Hainbeste itxaron ondoren, Errege Magoek ekarritako opariekin gozatzeko eguna da gaur.