Izadi Zaleakek mendi irteerak eta eski asteburua antolatu ditu
Legazpiko Izadi Zaleak elkarteak hainbat irteera antolatu ditu otsailerako. Lehenengoa haurrei zuzendutakoa da. Igande honetan Urretxuko Irimo mendira joango dira. Ohi bezala, L.H.ko 3. mailatik gorako haurrek bakarrik joateko aukera izango dute. Gainontzekoei gurasoren edo arduradunen batek lagundu beharko die. Gaur izango da izena emateko azken eguna. Izena Izadi Zaleaken egoitzan eman daiteke 19:00etatik 20:00etara.
Bigarren irteera helduentzako antolatu dute eta hilaren 12an izango da. Behauneko (Behe Nafarroa) Lantabat bailara bisitatuko dute. Sei bat orduko ibilaldia izango da eta 17,5 kilometro luze izango ditu.
Amaitzeko, Formigalera eski irteera egingo dute otsailaren 25ean eta 26an. Izena emateko epea hilaren 16an itxiko da.