Estanda Ordiziak Errioxan du partida etzi
Espainiako Zilarrezko mailako bigarren itzuliari Errioxan emango dio hasiera etzi Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak. San Bernabe taldea izango du aurkari, eta partida 12:00etan jokatuko da. Emilio Ortiz entrenatzailea dioenez, errioxarrak ...
Espainiako Zilarrezko mailako bigarren itzuliari Errioxan emango dio hasiera etzi Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak. San Bernabe taldea izango du aurkari, eta partida 12:00etan jokatuko da. Emilio Ortiz entrenatzailea dioenez, errioxarrak bolada onean daude, eta goierritarrengandik 6 puntu eskasera daudela kontuan hartuta, gogor saiatuko dira puntuak irabazten. Estanda Ordiziak bigarren postuari eutsi nahi dio, eta baja nabarmenak dituzten arren, partida irabazteko aukera asko dituztela esan du entrenatzaileak.