Txirrindularitzaren harrobiaren festa Beasainen
Gaur arratsaldean gaztetxoen txirrindulari lasterketa ospatu dute Beasainen. 800 metroko zirkuituan itzuliak eginez, 60 ume inguruk hartu dute parte. Eguraldiak lagunduta, gainera, jende asko hurbildu da lasterketa ikusi eta txirrindulari gaztetxoak a...
Gaur arratsaldean gaztetxoen txirrindulari lasterketa ospatu dute Beasainen. 800 metroko zirkuituan itzuliak eginez, 60 ume inguruk hartu dute parte. Eguraldiak lagunduta, gainera, jende asko hurbildu da lasterketa ikusi eta txirrindulari gaztetxoak animatzera.
Infantiletan, Jokin Alberdi izan da azkarrena, Iker Imaz segurarraren aurretik. Maila berean, nesken artean Elena Zubiaurre eta Irati Astarloa izan dira lehen bi sailkatuak.
Benjamin mailan, Aitor Tejedorrek amaitu du lasterketa lehen postuan; Aritz Ayerzak bigarrenean eta Joanes Telleria segurarrak hirugarrenean. Nesken artean, Eliana Olano eta Maddi Rodriguez izan dira lehen bi sailkatuak.
Azkenik, alebin mailan, Mikel Barandiaran, Xabier Agirre eta Iñaki Murua izan dira lehen hiru sailkatuak; nesken artean Arantxa Garikano eta Izarne Mayoz izan dira azkarrenak.