Beasainek bana berdindu du Baskoniarekin, eta puntu bat ekarri du Bizkaitik
Beasainek bana berdindu eta puntu bat ekarri du Basauritik. Sailkapenaren erdialdean dabilen Baskonia izan dute aurkari asteburuan. Partida parekatua eta bizia jokatu zuten bi taldeek. Bizkaitarrak hobeto aritu ziren aurreneko zatian, eta Sabinek egi...
Beasainek bana berdindu eta puntu bat ekarri du Basauritik. Sailkapenaren erdialdean dabilen Baskonia izan dute aurkari asteburuan. Partida parekatua eta bizia jokatu zuten bi taldeek. Bizkaitarrak hobeto aritu ziren aurreneko zatian, eta Sabinek egin zuen etxekoen gola, 24. minutuan. Bigarren zatian ordea, indartsu atera ziren beasaindarrak; aukera ugari izan zituzten, baina gola ez zen partidaren bukaerara arte iritsi; Olaizolak egin sartu zuen berdinketaren gola, 90. minutuan. Puntu bat gehiago batuta, 5. postuan jarraitzen du Beasainek, 53 punturekin.