Beasainek bana berdindu du Baskoniaren kontra, azken minutuan
Beasainek bana berdindu du Baskoniaren kontra eta puntu bat ekarri du Basauritik. Partida parekatua eta bizia jokatu zuten; bizkaitarrak hobeto aritu ziren aurreneko zatian, eta Sabinek egin zuen etxekoen gola, 24. minutuan. Bigarrenean, ordea, i...
Beasainek bana berdindu du Baskoniaren kontra eta puntu bat ekarri du Basauritik. Partida parekatua eta bizia jokatu zuten; bizkaitarrak hobeto aritu ziren aurreneko zatian, eta Sabinek egin zuen etxekoen gola, 24. minutuan. Bigarrenean, ordea, indartsu atera ziren beasaindarrak; aukera ugari izan zituzten, baina gola 90. minutuan egin zuen Olaizolak. Puntu bat gehiago batuta, 5. postuan jarraitzen dute.