Urrup antzerki taldeak ‘Arrautza kontua’ lana eskainiko du Beasainen
Goierriko amateur mailako hainbat aktore biltzen dituen Urrup taldeak bere azken ekoizpena aurkeztuko du bihar, ostirala, Beasainen. Eugene Ionesco egilearen Arrautza kontua antzezlana eskainiko dute. Urrup taldeko kideek azaldu dutenez, “antzezl...
Goierriko amateur mailako hainbat aktore biltzen dituen Urrup taldeak bere azken ekoizpena aurkeztuko du bihar, ostirala, Beasainen. Eugene Ionesco egilearen Arrautza kontua antzezlana eskainiko dute. Urrup taldeko kideek azaldu dutenez, “antzezlanean sinetsi ezinezko egoera dibertigarriak eta momentu azidoak eta komikoak” agertzen dira, erotismo ikutuekin. Familiari eta gizartearen balore tradizionalei egindako kritika egiten du antzezlanak.
Rosa Rojo zuzendariaren gidaritzapean, hamaika aktore igoko dira oholtza gainera. Saioa bihar izango da, 22:15ean, Usurbe antzokian.