Fatima Rinconek bere bigarren eleberria aurkeztuko du gaur
Fatima Rinconek (Olaberria, 1963) bere bigarren eleberria aurkeztuko du gaur arratsaldean Barrenan, 19:00etan. Un fin de… izeneko nobelak denboraren joanean bat egin duten lau istorio biltzen ditu, eta lau dira liburuan azaltzen diren protagonista nagusiak. Gertuko hizkuntza darabil Rinconek, errealista, narratiba garaikideari lotutakoa. Ordizian bizi den olaberriarrak 2009ko azaroan atera zuen lehen nobela, La guinda del pastel izenekoa.