Iraupeneko Ataungo IV. Raidean 28 lagun ari dira parte hartzen
Goizeko hamarretan hasi dute Iraupeneko Ataungo IV. Raida, Lazkaomendi zaldiketa elkarteak antolatuta. Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu dira, eta mendi barrutietako bideetan barrena ibiliko dira, Ataun eta Idiazabal artean. 28 lagun eta beraien zaldiak ari dira parte hartzen. Horietatik zortzi Goierrikoak dira. Josu Alonso lazkaotarra, Maialen Castejon beasaindarra eta Oier Etxenike olaberriarra, Iñaki Garmendia eta Ander Aizpuru zaldibiarrak, Sara Pecharroman eta Aloña Aldasoro ordiziarrak eta Maddi Otegi itsasondoarra. Hasiera batean bi mailatako zaldi probak hartu behar zituen raidak bere baitan: CEAP modalitatea (20,4 kilmetro) eta CEAI modalitatea (40,8 kilometro). Martin Garmendia antolatzaileak jakitera eman duenez, CEAP sailerako lagun bakarrak eman du izena, eta 40,8 kilometroko ibilbidea osatzea erabaki du hark ere. Beraz, guztiek ibilbide laburra bi aldiz egin beharko dute, 40,8 kilometro, bi fasetan banatuta. Gipuzkoako txapelketa ere izango da aldi berean. Zehaztutako erritmoa Abiadura lasterketa ez denez, antolakuntzak zehaztutako erritmoaren barruan ibili beharko dute zaldiek. Gutxieneko abiadura 8 kilometro ordukoa izango da, eta gehienekoa 14 kilometro ordukoa. Lehenengo bira osatzeko gehienez 12:33rako iritsi beharko dute helmugara, eta gutxienez, 11:42rako. Orduan bigarren birari ekin beharko diote parte hartzaileek. Probaren beste erdia osatzeko ordu gorena 15:36 izango da. Irten aurretik egin duten bezala, zaldiaren ahalmenaren kontrola gainbegiratuko dute albaitariek, bai tarteko kontrolean eta [...]
Goizeko hamarretan hasi dute Iraupeneko Ataungo IV. Raida, Lazkaomendi zaldiketa elkarteak antolatuta. Ataungo Lauzi-Errekatik abiatu dira, eta mendi barrutietako bideetan barrena ibiliko dira, Ataun eta Idiazabal artean. 28 lagun eta beraien zaldiak ari dira parte hartzen. Horietatik zortzi Goierrikoak dira. Josu Alonso lazkaotarra, Maialen Castejon beasaindarra eta Oier Etxenike olaberriarra, Iñaki Garmendia eta Ander Aizpuru zaldibiarrak, Sara Pecharroman eta Aloña Aldasoro ordiziarrak eta Maddi Otegi itsasondoarra.
Hasiera batean bi mailatako zaldi probak hartu behar zituen raidak bere baitan: CEAP modalitatea (20,4 kilmetro) eta CEAI modalitatea (40,8 kilometro). Martin Garmendia antolatzaileak jakitera eman duenez, CEAP sailerako lagun bakarrak eman du izena, eta 40,8 kilometroko ibilbidea osatzea erabaki du hark ere. Beraz, guztiek ibilbide laburra bi aldiz egin beharko dute, 40,8 kilometro, bi fasetan banatuta. Gipuzkoako txapelketa ere izango da aldi berean.
Zehaztutako erritmoa
Abiadura lasterketa ez denez, antolakuntzak zehaztutako erritmoaren barruan ibili beharko dute zaldiek. Gutxieneko abiadura 8 kilometro ordukoa izango da, eta gehienekoa 14 kilometro ordukoa. Lehenengo bira osatzeko gehienez 12:33rako iritsi beharko dute helmugara, eta gutxienez, 11:42rako. Orduan bigarren birari ekin beharko diote parte hartzaileek. Probaren beste erdia osatzeko ordu gorena 15:36 izango da.
Irten aurretik egin duten bezala, zaldiaren ahalmenaren kontrola gainbegiratuko dute albaitariek, bai tarteko kontrolean eta baita bukaeran ere. Zaldiaren bihotz taupadak minutuko 56 izan behar dute, 20 minutuko errekuperazio aldia utzi eta gero.