Beasainek 4 eta 1 irabazi dio etxean Elgoibarri
Beasainek estuasun handirik gabe irabazi dio etxean Elgoibarri, 4 eta 1. Etxekoak 3. minuturako jarri ziren aurretik, Imanolen gol batekin. Beasaindarrak lasaitu egin ziren eta Elgoibarrek berdindu egin zuen lehia. Bigarren zatian ordea, etxekoak jaun ...
Beasainek estuasun handirik gabe irabazi dio etxean Elgoibarri, 4 eta 1. Etxekoak 3. minuturako jarri ziren aurretik, Imanolen gol batekin. Beasaindarrak lasaitu egin ziren eta Elgoibarrek berdindu egin zuen lehia. Bigarren zatian ordea, etxekoak jaun eta jabe izan ziren; Otegik bi gol eta Artolak beste bat egin zituzten. Garaipen horri esker, bosgarren jarri da Beasain, 56 punturekin.