Eleuterio Jauregi Beloki zaldibiar pandero jotzailea eta Juan Ramon Azpitarte Imuntzo trikitilaria Kuban dira egunotan. Habanan bost emanaldi dituzte. Bihar, osteguna, Miramargo Musika Etxean ariko dira, larunbatean Euskal Etxean eusko-kubatarren afari...
Itsasondoko Udalak argitaratzen duen Itsasondo 2.0 udal aldizkariaren 16. zenbakia, urteko bigarren hiruhilekoari dagokiona, zabaldu dute. 28 orrialdetan, boxeolari izandako Jesus Ortiz itsasondoarrari elkarrizketa egin diote, eta haur lapurtuen auzian...
300 ikusle bildu ziren atzo Zumarragako Beloki frontoian; afizionatu mailako punta-puntako pilotariek parte hartu dute
Legazpin, bizitzarako orientazioa eskaintzen duen Oripavi elkarteak gazteei zuzendutako tailer trinkoa antolatu du Pazko Asterako. Bizitzeko artea izena eman diote tailerrari eta apirilaren 10etik 12ra luzatuko da. Tailerrak bizitzeko dauden moduen in...
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren azkenaurreko jardunaldiko partida jokatuko dute igandean Altamiran, 12:00etan. Ez da edozein moduzko partida izango gainera, sailkapen buruan doazen bi taldeak direlako –VRAC-ek 62 puntu ditu eta Ampo Ordiziak 60–. Valladolideko taldeak irabazten badu, liga erregularra lehen postuan bukatuko luke, eta Ordizia gailentzen bada, lider jarriko litzateke. Liga une erabakigarrian dago. Izan ere, aurten, aurreneko aldiz, liga ez du irabaziko lehen postuan bukatzen duenak, baizik eta play off-etan ondoen moldatzen denak. Liga erregularra lehen bi postuetan bukatuz gero –azken jardunaldian Bizkaia Gernikaren aurka jokatu beharra dauka Ordiziak Urbietan–, zuzenean play off-etako finalerdietara pasako litzateke Ordizia, eta gainera etxean jokatuko luke partida bakar hori. Eta liga erregularra lehen postuan bukatzeko gai bada, finalerdiak gaindituz gero, finala bera ere Altamiran jokatuko luke. Une honetan Ordiziak izan ditzakeen aukerak dira horiek, baina horretarako, igandeko partida irabazi behar du lehenik. Joan den igandean La Vila Alacanten mendean hartu eta gero, moralez gainezka daude Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta gauzak dauden bezala, gogor saiatuko direla partida irabazten. Bi baja izango ditu Ordiziako taldeak: Xabier Lerma eta Joan Tudela. Informazio gehiago klubaren webgunean lor daiteke.
zingizango.com • Aizkorrin Barrena mend-martxarako prestakizunak aurrera doaz. Horren adibidea da Aitor Casadok aurtengo Ttipi-ttapa ibilbidearen inguruan egin duen argazki erreportaje ederra. Sartu eta dastatu. Hona hemen erreportajea ikus daiteken...
Ordiziako ezker abertzaleak datorren igandean, hilak 8, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin die ordiziar guztiei. Egun horretako ekimen nagusia Golem zinemetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioa izango da. Halaber, etxeko balkoie...
Youtubeko MyTxanel erabiltzaileak Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolak eta Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatutako Goierri eskualdeko Ibilaldi Neurtuaren bideoa sareratu du. Martxoaren 11n egin zuten ibilaldia, Idiazabal eta Ataun arteko mendi...
Zaldibiako Saturdi baselizaren inguruan urteko festa eta erromeria izango da datorren astearen aurrean, Pazko astelehenean, apirilak 9. Egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek, udalarekin elkarlanean. Goizeko hamaiketan mezarekin hasi, eta iluntz...
Aurreko agintealdian onartutako Itsasondoko udaletxea berritzeko proiektua hasi da errealitate bihurtzeko bidean. Duela bi aste ekin zieten egitasmoko lehen faseko lanei, eta dagoeneko begibistakoak dira obrak. Herriko etxearen ingurua hesituta dago, eta bigarren solairua guztiz hustu dute. Datorren astean orain arte harrera izan den gunean sartuko dira langileak, lehen solairuan. Udaletxeko irisgarritasuna hobetze aldera, igogailua ezker aldeko eremu horretan kokatuko dute. Itsasondoko udaletxea dagoen etxea 1965ean eraiki zuten, eta gaur egungo eskakizunak eta premiak ez zituela betetzen dio proiektuak, «ez eguneroko funtzionamenduaren aldetik, ez erosotasunaren eta irisgarritasunaren gutxieneko estandarren aldetik: ez dauka berogailurik, itxiturak ez daude isolatuta…». Ideia lehiaketa deitu zuen udalak proiektu egokiena aukeratzeko. Gareia diseinuak irabazi zuen epaimahai teknikoaren balorazioz, eta herritarren arteko bozketan laugarren geratu zen. Etorlur enpresa publikoa da obraren arduraduna, eta 2011ko azaroaren 30ean erabaki zuen oniritzia ematea erakundearen administrazio kontseiluak. Milioi erdi pasako kostua Udaletxea berritzeko lanek 576.056,49 euroko aurrekontua dute. Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programatik finantzatuko da, mila biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat —32 dira Gipuzkoan— azpiegitura publikoak egokitzeko izendatutakoa. Lanek iraun bitartean, udal bulegoak eta zerbitzuak udaletxean bertan, beste eremu batzuetan, egokituko dituzte.
Astelehenetik atzo arte bezala, datorren aste osoan ere aisialdiko jarduerak egingo dituzte Lazkaoko gaztelekuan (12-16 urte artekoek) eta ludotekan (HH4-LH6 maila bitartekoek). Gazteek astearte eta asteazkenean eskalada egingo dute, ostegun-ostiraleta...
Aste Santuko oporrengatik jai egunak hartuko dituztela eta, asteburu honetan ez da zinema emanaldirik izango Ataunen eta Lazkaon. Ataungo Herri Antzokian ostiral, igande eta astelehenetan izan ohi den saioak ez dituzte antolatu, ezta Lazkaoko Arerian e...
Beste proposamenak aho batez onartu zituen udalbatzak, EAJren mozioak, aldiz, eztabaida piztu zuen
Eguraldi txarra egiten badu, Zumarragako Euskadi plazan egingo dituzte ekitaldi guztiak
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak denda eta ardo azoka antolatu du hilaren 13 eta 14rako. Ardo azokak azken urteetan izan duen harrera ona ikusita, aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Berrikuntzak ere sartu dituzte, ordea. Izan ere,...
Beasaingo Udalak Aberri Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Batetik, apirilaren 8an, udaletxeko balkoian ikurrina jarriko dutela jakinarazi dute, eta beste horrenbeste egiteko eskatu diete herritarrei. Bestetik, Independe...
Eremu urdineko aparkaldi mugatua ordu erditik ordubetera luzatzea onartu zuen Ordiziako Udalbatzak joan den astean. Udaltzaingoak egindako txosten batek gomendatzen zuen erabaki hori hartzea. Ordizian eremu urdineko lau gune daude: Gudarien Etorbidea, Ordizia kalea, Joseba Rezola pasealekua –tren geltokiaren ondoko aparkalekua– eta Garagartza plaza ondokoa. Lehen hiruretan aparkaldia luzatzea onartu dute, baina Garagartza plazakoan ordu erdiko aparkaldia mantendu dute, orain arte ondo funtzionatu duela eta. Hilabeteko epea dago erreklamazioak aurkezteko, eta halakorik ez bada, indarrean jarriko dute araudia. Bihar, papereko edizioan, erabaki honi buruzko albiste zabalagoa kaleratuko du Goierriko Hitzak.
Ampo Ordiziak La Vilaren aurka jokatu du asteburuan. Youtubeko mwalkerfitton erabiltzaileak bideo bat osatu du, bi talde hauen arteko partidetan jokalariek izandako borrokaldiekin. Irudiak ez dira partida honetakoak soilik, baina ikusgarriak dira.
Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bo...