Kirola, apustu baten aitzakian
Luis Ibarguren legazpiarrak «desafiotxoa» bota zion Peio Agirre lagunari: Korostiko gurutzerako igoera egingo zuten, ea nor iristen zen lehenago. Urtarrilaren 29an egitekoak ziren, baina elurteagatik bertan behera utzi zuten. Aurreko asteburuan egin ...
Luis Ibarguren legazpiarrak «desafiotxoa» bota zion Peio Agirre lagunari: Korostiko gurutzerako igoera egingo zuten, ea nor iristen zen lehenago. Urtarrilaren 29an egitekoak ziren, baina elurteagatik bertan behera utzi zuten.
Aurreko asteburuan egin dute. Agirre iritsi da lehenengoa, bizikletan. Ibargurenek korrika egin du proba. Horretan zetzan apustua.
Ibargurenek kontatu duenez, «Agirrek zerbaitetan hasteko gogoa zuela esan zidan; baina egun batean kirola egiten zuela, eta hurrengoan ez zuela egiten. Bultzada bat behar zuela ikusi nuen, eta desafiotxoa bota nion». Desafioari esker, sei hilabetetan entrenatzen aritu dira bi legazpiarrak.
Entrenamenduen aitzakian egindako kirolaz gain, Agirreren eta Ibargurenen koadrilako kide guztiak inguruan izan dituzte. Aurreko larunbatean auto ugari igo zen Korostira, eta amaitzean koadrila bazkaria egin zuten.
San Martin auzoko arkutik abiatu ziren bi kirolariak. Agirrek 35 minutu inguru behar izan zituen igoera egiteko. «Oso marka ona egin zuen», esan du Ibargurenek. Berak 39 minutu inguruan egin zuen igoera. Hurrengorako beste zerbait asmatuko dutela iragarri du Ibargurenek.