Garagardo Ahotsa bloga Goierriko Hitzan irakurgai
Garagardo Ahotsa bloga Goierriko Hitzaren webguneetatik irakur daiteke jadanik. Goierritar batek kudeatzen du, eta garagardoari buruzko informazioa eta edari honi lotutako albisteak eskaintzen ditu. Egileak “Garagardoaren munduaren inguruko informazioa partekatzeko gunea” bezala definitzen du.
Informazio anitza eskaintzen du bere blogean: lehengaiak, historia, ekoizpena, sailkapena, zerrenda, lupulu motak…
Garagardoaz gehiago jakin nahi duenak, Garagardo Ahotsa blogean du bere lekua