«Bazen garaia Lazkaon jotzeko, gogoa baneukan»
Asier Perez [Kilauea taldeko musikaria] Larunbat gaueko kontzertuan Kilauea taldeak joko du Lazkaon. Bertako baxu-jotzaile da Asier Perez (Lazkao, 1987). Lan kontuengatik Durangora (Bizkaia) joan, eta zaletasunari bidea taldea sortuta ireki zion. Disko bat badute. Zer ibilbide egin duzu musikan? Hamasei urterekin hasi nintzen, gurasoek baxua erosi zidatenean. Aurretik trikitilaria nintzen. Sokaren mundutik jo nahian, nire kontura ibili nintzen orain dela hiru urte arte. Bizitzako kontuengatik Durangon bukatu nuen, eta taldeko abeslaria dena eta gitarra jotzailea ezagutu nituen. Denborapasa moduan, lokal zahar batean hasi ginen. Ikusi genuen aurrera zihoala; gutxinaka, taldeari izena jarri, bateria jotzailea bilatu, eta holaxe hasi ginen. Kilauean hasieratik zabiltza, beraz. Bai, taldea abeslariak eta biok sortu genuen, 2009an. Gero jende gehiago etorri da. Esperientzia oso ona izaten ari da. Hasieran lekuetan jotzea kosta egiten da, baina behin jendeak ezagutzen zaituenean, ondo; erantzun ona eman digute. Ostiralean [bihar] Uztaritzera goaz, etzi Lazkaora… Lazkaoko saioa, berezia? Bazen garaia herrian jotzeko! Gogoa baneukan. Denen herrietan jo dugu, iguruan Beasainen eta Ordizian ere bai, baina justu Lazkaon ez. Aukera polita da. Lana tokatuko zaigu, baina parrandarako astia ere izango dugu. Disko bat ere baduzue kalean. Iazko uztailean atera genuen, Kilauea Rock. Lehen lana da, estudiokoa. Zazpi abesti ditu. Rock eskandinaviarra [...]
Asier Perez [Kilauea taldeko musikaria]
Larunbat gaueko kontzertuan Kilauea taldeak joko du Lazkaon. Bertako baxu-jotzaile da Asier Perez (Lazkao, 1987). Lan kontuengatik Durangora (Bizkaia) joan, eta zaletasunari bidea taldea sortuta ireki zion. Disko bat badute.
Zer ibilbide egin duzu musikan?
Hamasei urterekin hasi nintzen, gurasoek baxua erosi zidatenean. Aurretik trikitilaria nintzen. Sokaren mundutik jo nahian, nire kontura ibili nintzen orain dela hiru urte arte. Bizitzako kontuengatik Durangon bukatu nuen, eta taldeko abeslaria dena eta gitarra jotzailea ezagutu nituen. Denborapasa moduan, lokal zahar batean hasi ginen. Ikusi genuen aurrera zihoala; gutxinaka, taldeari izena jarri, bateria jotzailea bilatu, eta holaxe hasi ginen.
Kilauean hasieratik zabiltza, beraz.
Bai, taldea abeslariak eta biok sortu genuen, 2009an. Gero jende gehiago etorri da. Esperientzia oso ona izaten ari da. Hasieran lekuetan jotzea kosta egiten da, baina behin jendeak ezagutzen zaituenean, ondo; erantzun ona eman digute. Ostiralean [bihar] Uztaritzera goaz, etzi Lazkaora…
Lazkaoko saioa, berezia?
Bazen garaia herrian jotzeko! Gogoa baneukan. Denen herrietan jo dugu, iguruan Beasainen eta Ordizian ere bai, baina justu Lazkaon ez. Aukera polita da. Lana tokatuko zaigu, baina parrandarako astia ere izango dugu.
Disko bat ere baduzue kalean.
Iazko uztailean atera genuen, Kilauea Rock. Lehen lana da, estudiokoa. Zazpi abesti ditu. Rock eskandinaviarra lantzen dugu batez ere, The Hellacopters, Backyard Babies eta halakoak. Urte bukaerarako atera nahi dugu bigarren lana. Luzeagoa izango da, 13-14 abestikoa. Musikalki zer edo zer aldatuko dela uste dut, ateratzen ari diren abestiak ikusita.