Ampo Ordiziako kideen ongietorriko irudiak
Gotzon Aranburu kazetariak Ampo Ordiziako jokalarien ongietorriko irudiak igo ditu sarera. Jendetza bildu zen atzo Ordizian, errugby jokalariei harrera beroa egiteko. Espainiako Errege Kopa irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak, El Salvador taldeari 30-27 irabazi eta gero. Jendetza bildu zen Ordiziako kaleetan jokalarien autobusaren etorreran. Aurreskua dantzatu zieten plazan eta Igor Eguren alkateak bertso bat ere bota zien. Bi jokalarik Haka kirol-dantza ere egin zuten ekitaldian.
Axio Araña entrenatzaileak Barricada musika taldearen hitz batzuk ere, gogoratu zituen, iazko denboraldi amaieran bezala, hunkituta, “cuando aprendes a llorar por algo, tambien aprendes a defenderlo” esanez.
• Irakurri albiste osoa: Ampo Ordizia irabazle • Ikusi argazki galeria: Galeria
• Irakurri albiste osoa: Ampo Ordizia irabazle • Ikusi argazki galeria: Galeria