Garagardo festa egingo dute asteburuan Olaberrian
Olaberrian II. Garagardo Festa ospatuko dute asteburu honetan, ostiralean zein larunbatean. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte, adituen azalpeneki...
Olaberrian II. Garagardo Festa ospatuko dute asteburu honetan, ostiralean zein larunbatean. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte, adituen azalpenekin aberastutako saioan (10 euro). Larunbatean 18:00etan zabalduko dute feria, eta hamar garagardo mota edan ahalko dira. Afaria 21:30ean da. Bi pertsonarentzako menuak 30 euro balio du, txartela erosita. Txerri ukondoa, lau saltxitxa, patata-purea eta postrea sartzen dira menuan. Bestetik, saltxitxak banan-banan ere salduko dituzte.
Dastaketarako eta afarirako txartelak erosi beharra dago. Aurretik eskura litezke, Zezilionean, Tabernan eta Arrietan. Bildutako dirua 2013ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko izango da, Olaberrian ospatuko baita.