Ordizia, Beasain eta Lazkaoko ikastetxeetako Agenda 21eko gazteak Goiekirekin bildu dira
Goierriko ikastetxeek Agenda 21 lantzen duten zazpigarren urtea da aurtengoa. Tartean gai asko jorratu badituzte ere, biodibertsitatea landu dute gehienbat.
Beasaingo Txindoki institutua, Ordiziako Jakintza ikastola eta Oianguren institutua eta Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek eskuade mailan egin dute biodibertsitatearen azterketa eta bakoitza bere udaletxeko ordezkariekin bilteaz gain, Goierriko Eskualdeko Garapen Agentziarekin ere batu dira.
Biodibertsitatea teoria eta praktikan ere aztertu dituzte, baita Goierriko naturgune babestuak [Aralar eta Aizkorri-Aratz] eta hauen egoera ezagutu ere.
Azterketa hauen bidez ondorioak atera eta zenbait proposamen planteatu zituzten.
Ateratako emaitzen artean honakoak aipatu zituzten: babesgune hauetan biodibertsitte ertaina edo ona dagoela, nahiz eta zenbait animalia espeziek babesa behar dutela [muturluze piriniarra edo bisoi europarra adib.], landatutako baso askok bioaniztasunari kalte egiten diotela, AHTaren obrak direla eta ireki diren pisten ondorioz mendiko zenbait bide moztuta geratu direla, Oria ibaiaren egoera asko hobetu daitekeela…
Eta ateratako ondorioei aurre egiteko, ikasleek eurek ere honako konpromisoak hartu dituzte: mendi ibilbideetatik ibiltzea, ingurumea errespetatzea, natur ingurunean zaborrik ez botatzea eta izatekotan jasotzea, boteiloia egitekotan hondakin eta botilarik ez uztea eta parkeko instalazioak zaintzea, arrantza eta ehiza arduratsua egitea, espezie inbaditzaileak ez landatzea, txikleak lurrera ez botatzea, babestutako naturguneetan motor ibilgailurik ez erabiltzea, paper birziklatua arduraz erabiltzea, etxeetako maskotaz libre ez uztea…
Konpromiso hauek guztiak eurek betetzeko badira ere, eskualde mailan proposamen batzuk ere luzatu dizkiete Goiekiko arduradunei: Ibai ertzetako landaretza babestu eta hobetze lanak sustazea, ertzeko basoa berreskuratuz, espezie inbaditzaileak ezabatzeko ekimenak sustatzea, basoko zuhaitz espezie autoktonoen landaketak bultzatzea, goierriko natur guneak ezagutaraztea hauek errespetatzeko oinarriak izateko, sentsibilizazio ekintzak antolatzea herritarren artean, ibaian garbiketak egitea, nekazaritza tradizionala, bertakoa eta ekologikoa bultzatzen jarraitzea, Oiangura Altamiratik doan oinezko bidea hobetzea,Murumendiko bidean ibilgailu motordunen trafikoa mugatzea, AHTre ondorioz hondatuta geldituko diren bideak lehen zeuden bezala utzi araztea…