Tobera musika eskolako ikasleek zuzeneko emanaldia eskaini dute denboraldi honetako Bixi-Bixi irratsaioko azken saioan
Aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan Tobera musika eskolako kideak izan dituzte solaskide. Iker Gomez de Segura, musika eskolako zuzendaria, bertan izan da, eta baita musika eskolako hainbat ikasle ere. Hauek zuzeneko emanaldia eskaini dute, gainera. Denboraldiko azken irratsaioa izan da eta Arakama irakaslea ere lagun izan dute emanaldian. Hauez gain, Eluska Gerriko Segurako alkatea, eta Asier Alustiza euskara zinegotzia ere bertan izan dira, eta baita Maria Luisa Gorrotxategi ere, azken hau San Joan egunaren inguruko ohiturez hizketan. Zeles Goitiak literatura aholkuak eskaini ditu. Hauek eta ohiko lagun eta atalek osatu dute denboraldi honetako azken saioa. Ohiko moduan, Lierni Elortzak gidatu du Segura irratiko irratsaioa.
[audio:http://www.ivoox.com/tobera-musika-eskolakoek-eluska-gerriko-segurako-alkatea-asier_md_1296573_1.mp3|autostart=yes]