Gabiriako Alegia auzoko jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera
Gaurtik igandera bitartean Gabiriako Alegia auzoan Madalena jaiak ospatuko dituzte. 19:30ean hasiko da festa gaur iluntzean, sagardo dastaketa eta pintxo janarekin. 21:00etan Dantzaki taldearen dantza erakustaldia egongo da salsa, pasodoble, tango eta gainerako dantza estiloekin. Ondoren afari herrikoia egingo dute, oilaskoa afaduaz eta gauean Gabezin taldearen dantzaldia izango da. Bihar egunean zehar ezer egongo ez bada ere, gauean herri afari handia egongo da. 28 euro kostako da, eta izena ohiko lekuetan eman beharko da. Behin hau amaitzen denean, jada tradizio ere bihurtu den Joselu Anaieken dantzaldia izango dute. Baina egun handia, Madalena eguna, igandean izango da. 11:00etan hasiko dute eguna meza nagusiarekin eta hau bukatutakoan Ezkio-Itsasoko abesbatza izango dute. Jarraian Goruntz dantza taldearen emanaldia izango dute eta hau amaitzean, hamaiketakoa egingo dute. Arratsaldeko 16:30ean ume jolasak egingo dituzte eta 19:00etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira herri apostuan. Sokatiran, behia jeizten, astoa lera gainean eramaten, asto karreran, trontzan, bolak saltatzen, korrikan, eta oskol biltzen aritu beharko dute bi taldeek.
Gaurtik igandera bitartean Gabiriako Alegia auzoan Madalena jaiak ospatuko dituzte. 19:30ean hasiko da festa gaur iluntzean, sagardo dastaketa eta pintxo janarekin. 21:00etan Dantzaki taldearen dantza erakustaldia egongo da salsa, pasodoble, tango eta gainerako dantza estiloekin. Ondoren afari herrikoia egingo dute, oilaskoa afaduaz eta gauean Gabezin taldearen dantzaldia izango da. Bihar egunean zehar ezer egongo ez bada ere, gauean herri afari handia egongo da. 28 euro kostako da, eta izena ohiko lekuetan eman beharko da. Behin hau amaitzen denean, jada tradizio ere bihurtu den Joselu Anaieken dantzaldia izango dute.
Baina egun handia, Madalena eguna, igandean izango da. 11:00etan hasiko dute eguna meza nagusiarekin eta hau bukatutakoan Ezkio-Itsasoko abesbatza izango dute. Jarraian Goruntz dantza taldearen emanaldia izango dute eta hau amaitzean, hamaiketakoa egingo dute. Arratsaldeko 16:30ean ume jolasak egingo dituzte eta 19:00etan herriko bi talde froga ezberdinetan lehiatuko dira herri apostuan. Sokatiran, behia jeizten, astoa lera gainean eramaten, asto karreran, trontzan, bolak saltatzen, korrikan, eta oskol biltzen aritu beharko dute bi taldeek.