Igor Esnaola, Euskal Herriko sega txapeldun
Igor Esnaola legorretarrak jantzi zuen, herenegun, Euskal Herriko IV. Sega Ligako txapela, Zaldibian. Hirugarren eta azkeneko jardunaldia zen, eta gertueneko aurkariak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen berriz. Tolosako eta Etxalekuko lanetatik sailkapeneko buru iritsi zen ligako azken saiora. Zaldibian, Irastortza baserrietako belardian, orain arteko alderik handiena atera zien Esnaolak Bixente Mitxelena bigarrenari (17 segundo) eta Jexux Mari Goenaga hirugarrenari (26 segundo). Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak zekarren postuari eutsi dio, eta laugarren amaitu du liga. Zaldibiako eguneko jardunaldiko sailkapena ordena horretan izan zen. Goierritarren artean, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra zazpigarren geratu da orokorrean (Zaldibian 10.), Joxe Atin gabiriarra 16. postura atzeratu da azkenean (20. egin du azken jardunaldian) eta Urko Galarraga zaldibiarrak 19. (herrian 17.a). Gaztetxoetan ere, Goierrikoa Bakarkako Euskal Herriko liga lau mailatan banatu dute Almitza elkarteko antolatzaileek, eta gizonezko helduen txapelaz gain, gaztetxoena ere Goierrin geratu da. Aimar Garmendia zaldibiarrak irabazi du 16 urtera bitartekoetan. Hasieran Aitor Intsausti herrikideari eman zioten lehenaren saria, baina denbora-zigor bat tarteko, ekitaldiaren amaieran zuzendu zuten akatsa. Txapeldunordetza bat ere eskualdean geratu da, emakumezko helduetan Aloña Galarraga idiazabaldarra. Alatzne Etxaburuak hasieratik atzenera agindu du ligan, hiru probak irabazita.
Tolosako eta Etxalekuko lanetatik sailkapeneko buru iritsi zen ligako azken saiora. Zaldibian, Irastortza baserrietako belardian, orain arteko alderik handiena atera zien Esnaolak Bixente Mitxelena bigarrenari (17 segundo) eta Jexux Mari Goenaga hirugarrenari (26 segundo). Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak zekarren postuari eutsi dio, eta laugarren amaitu du liga. Zaldibiako eguneko jardunaldiko sailkapena ordena horretan izan zen.
Goierritarren artean, Juan Mari Agirrezabala lazkaotarra zazpigarren geratu da orokorrean (Zaldibian 10.), Joxe Atin gabiriarra 16. postura atzeratu da azkenean (20. egin du azken jardunaldian) eta Urko Galarraga zaldibiarrak 19. (herrian 17.a).
Gaztetxoetan ere, Goierrikoa
Bakarkako Euskal Herriko liga lau mailatan banatu dute Almitza elkarteko antolatzaileek, eta gizonezko helduen txapelaz gain, gaztetxoena ere Goierrin geratu da. Aimar Garmendia zaldibiarrak irabazi du 16 urtera bitartekoetan. Hasieran Aitor Intsausti herrikideari eman zioten lehenaren saria, baina denbora-zigor bat tarteko, ekitaldiaren amaieran zuzendu zuten akatsa.
Txapeldunordetza bat ere eskualdean geratu da, emakumezko helduetan Aloña Galarraga idiazabaldarra. Alatzne Etxaburuak hasieratik atzenera agindu du ligan, hiru probak irabazita.