Urola eta Urtatza errekak garbituko dituzte larunbatean
Erreka Eguna egingo dute legazpiarrek datorren larunbatean. Beste urte batez Urola eta Urtatza errekak garbitzeko bilduko dira makina bat boluntario. Helburua, herritarrak ingurumena garbi mantentzearen garrantziaz ohartaraztea dira, auzolanaren bitart...
Erreka Eguna egingo dute legazpiarrek datorren larunbatean. Beste urte batez Urola eta Urtatza errekak garbitzeko bilduko dira makina bat boluntario. Helburua, herritarrak ingurumena garbi mantentzearen garrantziaz ohartaraztea dira, auzolanaren bitartez.
Goizeko 11:00etan emango diote hasiera garbiketa lanei. Herritik igarotzen diren Urola eta Urtatza erreketan arituko dira lanean, gune ezberdinetan banatuta, boluntario gisa izena eman duten herritarrak. 13:00etan amaituko dute. Ordu horretan Euskal Herria plazan mokadutxo bat jateko aukera izango dute parte hartzaileek. Era berean, bi erreketan jasotako zaborra plazara eramango dute, herritarrek jasotako guztia bertatik bertara ikusi dezaten.
Iazko Erreka Egunean 680 kilo zabor atera zituzten, eta 80 bat legazpiarrek hartu zuten parte garbiketa lanetan. Zabor guztia jada itxita dagoen Sidenor enpresan pisatu zuten iaz, eta bi kamioietan garraiatu zuten herriko plazaraino.