Joxe Begiristain: «Bake epaitegiak kendu nahi dituzte, eginkizuna berriz udalei emateko»
Herriko bake epaile 17 urte izan ostean, kargua uztera doa Joxe Begiristain (Ataun, 1961). Erregistro zibila euskaraz egiten, liburuak digitalizatzen edo epaitegia espazioz bereizten aritzeaz gain, «zuzeneko eta gertuko zerbitzua» nabarmendu du, herriarentzat «garrantzitsua». Kezkati da, ordea, bake epaitegien geroaz: kentzeko lege-proiektua martxan da. Ziklo bat bukatu duzu, kargua utzita. Aldaketa unea? Orain lau urte saiatu nintzen uzten, baina ez du inork aurkezten bere burua. Norbait behar da bake epaile herrian, eta beldurra nuen inor azalduko ez balitz hutsunea uzteko; gaizki sentituko nintzatekeen. Zorionez bi aurkeztu dira, eta uzteko moduan nago. Gainera, premia daukat. Ez da, beraz, irrika handia pizten duen kargua. Zergatik? Ez. Honetan hasi nintzenean ez neukan ideiarik zer den bake epailearen eginkizuna; denok dakiguna, ezkontzak egiten dituztela. Aurrekoak utzi zuenean, orduko alkate Sagrario Eskisabel niregana etorri zen, eta hain zuzen ezezkoa eman nion. Herriko mugidak-eta uzten ari nintzen, lasai egon nahi nuela eta. Gero, udal idazkari Serafin Jakak deitu zidan, eta komentzitu ninduen, esanez izugarrizko hutsunea zela herrikorik ez egotea. Ondorengoa izendatuta dago? Nekane Lizarraga da. Komeni da ataundarra izatea. Zer baldintza behar da? Espainiako legearen baitan gaude. Eskatzen den gauza bakarra da espainiarra izatea eta 18 urte izatea. Beste betebehar lotsagarri batzuk batzuk ere bai. Zeintzuk, [...]
Herriko bake epaile 17 urte izan ostean, kargua uztera doa Joxe Begiristain (Ataun, 1961). Erregistro zibila euskaraz egiten, liburuak digitalizatzen edo epaitegia espazioz bereizten aritzeaz gain, «zuzeneko eta gertuko zerbitzua» nabarmendu du, herriarentzat «garrantzitsua». Kezkati da, ordea, bake epaitegien geroaz: kentzeko lege-proiektua martxan da.
Ziklo bat bukatu duzu, kargua utzita. Aldaketa unea?
Orain lau urte saiatu nintzen uzten, baina ez du inork aurkezten bere burua. Norbait behar da bake epaile herrian, eta beldurra nuen inor azalduko ez balitz hutsunea uzteko; gaizki sentituko nintzatekeen. Zorionez bi aurkeztu dira, eta uzteko moduan nago. Gainera, premia daukat.
Ez da, beraz, irrika handia pizten duen kargua. Zergatik?
Ez. Honetan hasi nintzenean ez neukan ideiarik zer den bake epailearen eginkizuna; denok dakiguna, ezkontzak egiten dituztela. Aurrekoak utzi zuenean, orduko alkate Sagrario Eskisabel niregana etorri zen, eta hain zuzen ezezkoa eman nion. Herriko mugidak-eta uzten ari nintzen, lasai egon nahi nuela eta. Gero, udal idazkari Serafin Jakak deitu zidan, eta komentzitu ninduen, esanez izugarrizko hutsunea zela herrikorik ez egotea.
Ondorengoa izendatuta dago?
Nekane Lizarraga da. Komeni da ataundarra izatea.
Zer baldintza behar da?
Espainiako legearen baitan gaude. Eskatzen den gauza bakarra da espainiarra izatea eta 18 urte izatea. Beste betebehar lotsagarri batzuk batzuk ere bai.
Zeintzuk, bada?
Bake epaileak ezin du inongo alderdi politikotan egon, ez afiliatuta, ezta iritzi politikoa eman ere. Hori ondo ikusten dut, baina sindikatuetan ere ezin gara afiliatu. Nik utzi egin behar izan nuen. Absurdua da; beste lan batetik bizi gara, eta ez dugu eskubiderik lan munduan defentsa izateko. Alde horretatik, karrerako edozein epaileren lotura bera daukagu.
Eta, eginkizunak?
Zuzenean, Erregistro Zibileko hiru liburuena: jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak. Herritarrei hurbileko zerbitzua ematen diegu. Horiek gaur egun bake epaitegian egiten dira.
Gaur egun… baina kezka baduzue hala jarraitu ahalko ez ote duen.
Erregistro Zibilen Legea aldatu nahi dute, goitik behera. 2014ko uztailerako dago aurreikusita. Bake epaitegiak erabat kendu nahi dituzte. Berealdiko murrizketa lortzen dute. Zerbitzu zuzen eta gertuko hori arriskuan da, eta jendearekiko harremana moztera doaz. Ataun idazkaritza elkarte batean dago, Lazkao, Olaberria eta Idiazabalekin. Bi langile ditugu kudeaketa guztia egiteko, biztanleria osoaren arabera idazkari judizial bat eta agente judizial bat dagozkigulako.
Egoera zertan geratuko da ondoren?
Udaletxeko langileek egitea bake epaitegiko lana. Horretara itzuli nahi dute, langileak kanporatuz.
Bake epaile izendapena duzue. Bakeak egitea ere ba al duzue lana?
Erregistroaz gain, goiko instantzietako auzitegietako lana bideratzen dugu. Lan gehiena hori da, sinatzea eta sinatzea, bestela Justizia blokeatuko zatekeen. Adibidez, enbargo bat baldin badago, guk jakinarazi egiten dugu.
Herritarren arteko liskarretan, zer eskuhartze izaten duzue?
Zenbait gauzatan adiskidetze ekitaldiak badagozkigu. Bi pertsonaren arteko auzia guk konpontzeko saiakera da, ez dadin joan beste instantziei lana ematera; kostuak, epaiketak, abokatuak eta bestelako gastuen beharrik gabe. Urteen poderioz demostratu da ez dela ezer konpontzen, ez da efektiboa. Normalean baten hitza bestearenaren aurka da, lekukorik gabe… Ataunen, zorionez, adiskidetze ekitaldiak penal aldetik gutxi izan ditut.
Dohain berezirik behar da?
Bake epaileak duen lanaren txarrena da herritarren gauza txar guztiak jakiten dituzula: diru kontuak, enbargoak, salaketak… Jasan behar duenak badaki guk badakigula. Leuntasun handia eduki behar da. Alde horretatik, ez dut inongo arazorik izan inorekin. Jendearenganako konfiantza behar duzu, eta jendearengan ere sortu behar duzu. Beti esan izan dut: jendea, berez, ona da.
Omenaldia egin dizute, esker onez.
Udalak bazkari bat egin zidan, larunbatean. Aluzinatzen nago, izugarrizko ohorea da. Gure lana udal politikarientzako dena eskaria da, hau eta bestea. Haizea hartzera bidali beharrean, bazkari batera deitzen zaituzte, eta gainera plaka bat eman. Hunkigarria izan zen oso. Espero dut atzetik datorrenak, uzten duenean, nire sentsazio berarekin alde egitea.
Pertsonalki, zer ikasi duzu?
Zerbait ikasi baldin badut pertsonekin tratatzen izan da. Gauza triste asko ere bai. Pertsona bat zuregana datorrenean arazo batekin, nahikoa badauka zuk oraindik oztopoak jartzeko. Pertsonalki, zerbaitez harro egon banaiteke, erregistroa euskaraz eramateko Epainet sisteman aitzindariak izana da. Hemengo langile Gorkaren eta Amaiaren jarreragatik ez balitz, ez zatekeen euskaraz egongo. Nire borroka pertsonal bat euskararena izan da. Lortu dugu, baita ere, liburuak digitalizatzea. Arantza batekin noa: lehengo liburu zaharrak digitalizatu gabe dauzkagu.