Zaldibian bizi den Maria Luisa Morea amezketarrak jantzi du, zazpigarren aldiz, mondeju onenaren egiletzat beste behin errekonozitu duen txapela. Ardiki Eguna atzo ospatu zuten Zaldibian, eta festaren barruan jokatu zen lehiaketa hori. Azken hiru urteetan jarraian irabazi du Moreak. Denera hamar sari atera ditu lehiaketaren 18. ekitaldietan: zazpi lehenengo postu, bi bigarren eta hirugarren bat. Bigarren Mari Jose Alkaiaga geratu zen, eta hirugarren Modesta Sukiak eta Josune Etxeberriak elkarrekin aurkeztutako sorta. Aralarko Gaztaren 15. Txapelketa ere izan zen. Ordiziako Joseba Intsaustiren gaztak irabazi du, Gipuzkoako txapelduna aurten. Haren aitak jaso zuen saria. Bigarren Bedaioko Karlos Otegi izan zen, eta hirugarren Migel Amiano altzotarra.
Aurten ez dute erakusketarik egingo, «gastuak murrizteko» Serrano Zumarragako alkatearen arabera
Euskadi-Cuba, Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak erakusketa jarri du Ordiziako Barrena kultur etxean. Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten baitan izena eman diote eta azaroaren 5era arte dago zabalik. 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara dago ikusgai erakusketa. Panelek eta irudiek osatzen dute. Antolatzaileek emakume kubatarren inguruko datu batzuk ere eman dituzte aurkezpenean. Antolatzaileek igorritako testua: 1959tik, Iraultzaren garaipenetik, emakume kubatarrek Kubako sozialismoaren eraikuntzan berdintasunez parte hartzea eskatu dute. Emakumeek funtsezko papera bete dute, bai hasierako borroka garaian, baita ondorengo aldaketetan eta erabakietan ere. 1960ko abuztuaren 23an, Emakume Kubatarren Federazioa (FMC) sortu zen; gizarteko arlo guztietan emakumeen berdintasuna bermatzeko politikak eta programak sortzea zuen helburu FMCk. 2007an hil zen arte, Vilma Espín izan zen federazioko buru, eta gaur egun, 4 milioi afiliatu baino gehiago ditu. Kubako biztanleen ia erdia emakumeak dira. Hain zuzen, legebiltzarreko kideen %43 emakumeak dira, eta horietako %65 unibertsitatean graduatu dira; langileen %46 emakumeak dira; lan teknikoak eta profesionalak egiten dituztenak %66 dira; baita emakumeak dira ikertzaile zientifikoen %48 eta lankidetzarako misio internazionalistetara doazenen %52 ere. Borondate politikoa egon denez, aurrerapauso handiak eman dira emakumeek gizartean dagokien tokia eskura dezaten. Hori horrela, Gobernuak abian jarritako politiken xedea izan da emakumeak mendekotasun eta baztertze egoeran zituzten oztopo kulturalak, ideologikoak, [...]
Ordiziako Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak 71-67 irabazi du asteburuan Majorin Lagunaken kontra jokatu duen partida. Lehenengo hiru laurdenak goierritarrenak izan dira (24-19, 42-33 eta 60-49). Azken laurdenean kontrako 0-8 partziala jaso zuten ordiz...
Estanda Ordiziak galdu egin du asteburuan Calceatenseren kontra jokatutako partida. Santo Domingo de la Calzada herriko taldeak borroka asko egin zuen garaipena eskuratzeko, eta ordiziarrek hainbesteko diferentziaz galtzea merezi izan ez bazuten ere, p...
Asteburuko euriak eta hotzak ez dute musika geldiarazi, eta ehunka lagun bildu dira Bernedoeneko karpan, Jazpana Fest jaialdiaren laugarren edizioan. Musika eskaintza zabalari eta kontzertuen maila onari esker, urtez urte indartzen ari den jaialdia da Beasaingoa. Aurten antolatzaileak gustura gelditu dira, bai jendearen erantzunarekin, bai taldeek emandako mailarekin. Hurrengo urterako ere, antzeko formulak erabiltzeko asmoa dutela azaldu dute. Kontzertuen inguruko «balorazio ona» egin du antolakuntza taldeko Mikel Alvarezek. «Egin duen eguraldirako jende pila bat etorri da; nik uste iaz baino dezente jende gehiago izan dela. Gelditzen zaigun pena bakarra da zer izango ote zen eguraldiak lagundu izan balu». Aurtengo apusturik garrantzitsuena, Bigott bezalako artista bat ekarri eta iluntzean jartzea izan da; baina «erabaki ona» izan zela ikusi dute, horrekin, «arratsaldeko zazpiretatik goizaldeko bostak arte, jendea etenik gabe karpan egotea» lortu baitute. Gainera, «beste publiko bat, helduagoa» ere erakarri dute horrela. Eta formula hori, «agian datorren urtean ere errepikatu beharrekoa» dela dio. Lisabö, Bigott eta Belako Ostiral gaueko kontzertuetatik, bi izen azpimarratu dituzte antolatzaileek. Bata Lisabö; «ikaragarriak dira; kontzertuaz ere horixe espero genuen eta hala izan zen». Gainontzeko taldeek ere giro ona jarri zuten. «Erroma oso sendo aritu zen, oso ondo. Mutürbeltzek ere berea egin zuen, Rock & Rolla eta oso giro ona jarri zuten; eta No [...]
Gernikan gaur egin dute urteko feria handiena, urriko azken astelehenekoa. Gazta lehiaketan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak aurkeztutako gaztak hirugarren saria lortu du. Txapeldun Zeanuriko Jon Etxeberria izan da, irailean Ordiziako lehiaketa irabazi ...
Larunbat goizean Zegamako Herrira bilgunea aurkezteko mendi martxa egin zuten. Hasiera batean Arranoaitza joatea pentsatuta bazegoen ere, eguraldiak askorik laguntzen ez zuenez, hamar bat lagun Elor Txiki mendira igo ziren. Herrira itzuli zirenean Tartalo elkartean hamaiketakoa prest zegoen, beroan sartzeko. Hamailetakoan jende gehiago batu zitzaien mendi buelta egin zutenei eta herri mailako bilgunearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Herriko preso eta iheslariei bidaltzeko argazkia ere atera zuten aurkezpenaren amaieran. Jarraian, aurkezpenean irakurri zen testua: Gaur hemen bildu gara euskal preso eta iheslariei gure elkartasuna adierazteko asmoarekin ezin ahaztu baitezakegu Zegaman ere ohe hutsak ditugula. Izan ere horixe da “Herrira” mugimenduaren helburua etxean ez dauden horien egoera hobetzea, edo behintzat saiatzea. Gatazkari irtenbide demokratikoa eta egiazkoa eman nahi diogu Gernikako Akordioak marraztutako ibilbidea jarraituz. Ibilbide horretan, preso eta iheslariak etxera ekartzea, geure egiten dugun erronka ezinbestekoa da. Eginkizunak batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere. “Herrira” mugimenduak ez du inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gehiago, gure aspirazioa ez da politikagintzan aritzea, preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik. “Herrira” mugimenduaren helburu zehatzak hauek dira: Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emanez; gaixorik diren [...]
86 eta 77 emaitzarekin irabazi zion Santanderreko CD Estela taldeari, larunbatean Aldirin
Aitor Begiristain Txiki olaberritar futbolari ohia Manchesterreko (Ingalaterra) Manchester City futbol taldeak fitxatu du, klubaren kirol zuzendari kargurako. Bartzelona taldean 2003tik 2010era eduki zuen postu berbera izango du: futbolariak ikusi, seg...
Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin zuten. Udaberrira arte ez dira jokatuko Kopako finalerdiak, eta Ordiziak Bizkaia Gernika izango du aurkari. Finalerdietako lehen partida Altamiran jokatuko da martxoaren 2an, eta itzulikoa Gernikan, apirilaren 14an. Espainiako Kopako finala maiatzaren 5ean izango da. VRAC Quesos Entrepinaresek eta La Vilak jokatuko dute beste finalerdia. Ia lau asteko etenaren ondoren, liga datorren asteburuan jarriko da berriz abian. Ampo Ordiziak Santboiana hartuko du Altamiran.