Askotariko musika zuzenean
Eta dagoeneko gainean da. Etzi, hilak 10, ospatuko da Ordizian Sustraiez Blai munduko kulturen XII. topaketa. Orain hiru urte erabaki zuen musika jaialdiaren batzorde antolatzaileak jaialdia Ordizian finkatzea, kasko historikoak dauzkan aukerak baliatuz eta jendeak hara gerturatzeko dituen erraztasunak aintzat hartuta. Atzo aurkeztu zuten musika jaialdia Oskar Soto eta Josetxo Sastre Sustraiez Blai elkarteko kideek Koldo Mitxelenan. Azken ekitaldietako egitura bera izango du aurten ere jaialdiak. Galiziako A maquina de meter medo taldeak emango dio hasiera jaialdiari, 18:00etan, Garagartza plazan. Ahotsa, dantza eta musika tresna tradizionalen doinuak uztartzen ditu efektu eletronikoekin Galiziako taldeak. Zanfona musika tresnarentzako piezak jotzen dituzte, eta horiek Espainiako ahots errepertorioarekin nahasten dituzte. Palocortao, talde izarra Jaialdi nagusia, ordea, plazan izango da, 21:00etan hasita. Euskal Herriko bi taldek eta Andaluziako batek girotuko dute gaua. 1995ean sortu zen 12 Tribu taldea izango da jotzen lehena. Hasiera haietan reggae musika zen taldearen oinarria, baina urteetako eboluzioaren ondorioz, ska, rocksteady eta roots reggae doinuak nahasten ditu. Lau disko kaleratu dituzte dagoeneko. Urretxu-Zumarragako Samba Dzanga taldea izango da oholtzara igotzen hurrena. Dzanga hitza edatearen onomatopeia da, eta izen osoak sambatik edaten duen taldea adierazi nahi du. Bossa-novatik gertu dagoen musika egiten dute, eta erritmo lasaiak izan arren, dantzarako aproposak dira. Alain [...]
Azken ekitaldietako egitura bera izango du aurten ere jaialdiak. Galiziako A maquina de meter medo taldeak emango dio hasiera jaialdiari, 18:00etan, Garagartza plazan. Ahotsa, dantza eta musika tresna tradizionalen doinuak uztartzen ditu efektu eletronikoekin Galiziako taldeak. Zanfona musika tresnarentzako piezak jotzen dituzte, eta horiek Espainiako ahots errepertorioarekin nahasten dituzte.
Palocortao, talde izarra
Jaialdi nagusia, ordea, plazan izango da, 21:00etan hasita. Euskal Herriko bi taldek eta Andaluziako batek girotuko dute gaua. 1995ean sortu zen 12 Tribu taldea izango da jotzen lehena. Hasiera haietan reggae musika zen taldearen oinarria, baina urteetako eboluzioaren ondorioz, ska, rocksteady eta roots reggae doinuak nahasten ditu. Lau disko kaleratu dituzte dagoeneko.
Urretxu-Zumarragako Samba Dzanga taldea izango da oholtzara igotzen hurrena. Dzanga hitza edatearen onomatopeia da, eta izen osoak sambatik edaten duen taldea adierazi nahi du. Bossa-novatik gertu dagoen musika egiten dute, eta erritmo lasaiak izan arren, dantzarako aproposak dira. Alain Beltzak, Mikel Arriaranen, Jon Sanzek, Iñaki Noguerak, Gontzal Merinok eta Koldo Kadiernok osatzen dute taldea.
Kadizko Palocortao taldeak itxiko du jaialdia. Horixe da aurtengo kartelburua. David de la Chica abeslaria, eta Los Delincuentes taldeko kide izandako Diego Pozo El Raton gitarra-jotzailea dira taldearen arima. Hamabost urtean elkarrekin jo gabe egon ondoren, atzera eszenategira itzultzea erabaki dute, eta lehengo musikari berberak lagun dituztela gainera. Flamenko-rocka egiten dute.
Gaua DJ Makalak borobilduko du, Sugaar tabernan egingo duen disko-jartzearekin. Global Funk proiektuaren barruko musika estiloak nahastuko ditu.
Artisautza azokarik ez
Aurreko ekitaldietan bezalaxe, artisau postuak jartzekoak ziren Plaza Nagusiaren bueltan, baina azken orduan jakinarazi dute ez dela halakorik izango.
Sustraiez Blai
Larunbata, hilak 10
18:00. A maquina de meter miedo Galiziako taldea Garagartza plazan.
21:00. 12 tribu (reggae) eta Samba Dzanga (bossa-samba) euskal taldeen, eta Andaluziako Palocortao taldearen (flamenko-rocka) kontzertua Plaza Nagusian.
01:00. Globak Funk DJ. Set diskoteka etnikoa (DJ Makala) Sugaar tabernan.