Atez atekoaren aurkako kartela bahituta
Legazpiko alkateak, atez ateko sistemaren aurkako kartela udaletxean eta kalean jartzea debekatzeaz gainera, pankarta gorde digu. Gure aldetik, horrenbesteko nahigabea sortzen badio oparituko diogula jakinarazi nahi diogu. Gure adierazpen eskubidearen ...
Legazpiko alkateak, atez ateko sistemaren aurkako kartela udaletxean eta kalean jartzea debekatzeaz gainera, pankarta gorde digu. Gure aldetik, horrenbesteko nahigabea sortzen badio oparituko diogula jakinarazi nahi diogu.
Gure adierazpen eskubidearen defentsan, alkate jaunaren jarrera gaitzesten dugu. Jarrera probokatzailea da, eta iraganeko garaiak gogora ekartzen dizkiguna.
Ez dago herriaren kontra egoterik alkate jauna, ezin zaio bizkarrik eman, ez diegu eskuineko alderdiei onartu, eta ez diogu ezkerrari onartuko.
Legazpin ez da atez atekoa inposatuko herriak ez duelako hori nahi, alkateari eta bere udal gobernuari gustatu edo ez.
Legazpiko herriari azaldu nahi diogu, ez gaudela Bilduren kontra, EZ!!! Atez ateko sistemaren kontra gaude.
Jose Javier Aristu, Fernando Martinez de Albeniz, Luis Pagola, Koldobike Olabide, Pablo Romaratezabala eta beste batzuk. Birziklatzearen aldeko eta ateaz atekoaren kontrako herri plataforma.