Azaroarekin hasi da hotz aroa
Lierni Elortza • Azokako berriemalea Orain arte astez aste aipatzen genuen udako barazkien aukera, udazkena ondo sartuta ere, handia zela. Atzokoa bezalako giroarekin laster plot egingo dute, ordea. Dagoeneko gustuan nabermentzen zaie ez direla sasoi beteko produktuak, tomateak, piperrak, berenjenak… udan izan ohi duten zapore gozoa galdua dute jada. Izan ere, orain udazken negukoen garaia baita; atzo, esate baterako, lehen romanesku buruak ekarri zituen Baliarrango Irabiazpitik Edurne Jauregik. Joan zen asteaz geroztik baratxuri freskoak ere aurki daitezke bere postuan. «Irailen erein nituen eta hauek goizekoak direnez laster ernetu dira. Hala ere gehienak azaroko ilberan egiteko ohitura dugu». Gainerakoan barazkietan aparteko aldaketarik ez. Fruituetan gero eta errezil sagar gehiago ikusten da. Bai eroritakoa eta baita arbolatik zuzenean jasotakoa ere; eta nolako sagarra halako prezioa, 1 eta 4 euro artean eros daitezke. Oraindik piku gutxi batzuk ikusi ditugu eta geroz eta mizpira, kiwi, hur eta intxaur berri gehiago. Lorezaleek, joan zen asteko lanaldia pasata, hartu dute urteko martxa eta atzo, lehen primulak edo ‘sanjose lorea’ esanez ezagunak direnak ekarri zituzten; 1,80 euroan zituzten salgai. Bitxikeriak azokan Zenbait bitxikeria ikusteko aukera ere eman zuen atzoko feriak. Montesen landare postuan marrubi landareak ikusi ditugu, urtaro oso bat aurretik… baina Patxik garbi aitortu digu umorez, [...]
Orain arte astez aste aipatzen genuen udako barazkien aukera, udazkena ondo sartuta ere, handia zela. Atzokoa bezalako giroarekin laster plot egingo dute, ordea. Dagoeneko gustuan nabermentzen zaie ez direla sasoi beteko produktuak, tomateak, piperrak, berenjenak… udan izan ohi duten zapore gozoa galdua dute jada. Izan ere, orain udazken negukoen garaia baita; atzo, esate baterako, lehen romanesku buruak ekarri zituen Baliarrango Irabiazpitik Edurne Jauregik. Joan zen asteaz geroztik baratxuri freskoak ere aurki daitezke bere postuan. «Irailen erein nituen eta hauek goizekoak direnez laster ernetu dira. Hala ere gehienak azaroko ilberan egiteko ohitura dugu». Gainerakoan barazkietan aparteko aldaketarik ez.
Fruituetan gero eta errezil sagar gehiago ikusten da. Bai eroritakoa eta baita arbolatik zuzenean jasotakoa ere; eta nolako sagarra halako prezioa, 1 eta 4 euro artean eros daitezke. Oraindik piku gutxi batzuk ikusi ditugu eta geroz eta mizpira, kiwi, hur eta intxaur berri gehiago.
Lorezaleek, joan zen asteko lanaldia pasata, hartu dute urteko martxa eta atzo, lehen primulak edo ‘sanjose lorea’ esanez ezagunak direnak ekarri zituzten; 1,80 euroan zituzten salgai.
Bitxikeriak azokan
Zenbait bitxikeria ikusteko aukera ere eman zuen atzoko feriak. Montesen landare postuan marrubi landareak ikusi ditugu, urtaro oso bat aurretik… baina Patxik garbi aitortu digu umorez, «deskuidoz» etorri direla. «Behar zenean baino beranduago landatutakoak dira, baina ez da ilusiorik egin behar, neguan hostoa galduko dute eta moztu egin behar da bere garai naturalean ematen has dadin». Garai hori udaberria da, noski.
Ez ferian ikusi dugulako baina bai aipagaietako bat bihurtu delako, Pottoka tabernan ikusgai zena: aste honetan Soriako onddo biltzaile bati ateratako argazkia, onddo ikusgarria gerritik leporainokoa luzeran eta pisuz zazki kilo egiten omen zituen, horrelakorik oraindik…