Elastikoa koadroan sartuta.
Urola Plazaola triatloi taldeko kideek Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez atleta olinpikoen oparia jaso dute. Bi atletek sinatutako elastikoa jaso dute hain justu, eta Zumarragako Ispilla kiroldegiari eman diote, han jar dezaten.
Aurreko udan Londresen izandako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten Muruak eta Rodriguezek. Jokoen aurretik, triatletak Urola Plazaola taldeko hainbat kiderekin izan ziren. Taldeari emateko elastikoa sinatu zuten, eta Urolakoek, «keinu polit hori herritar guztiei zabaltzeko, taldeak oroigarria Zumarragako Udalari eskaini dio eta Ispilla kiroldegian jarri dute».
Triatloi denboraldia amaituta, Urola Plazaola taldea Euskal Herriko bigarren taldea izan da, Espainiako federazioak egindako sailkapenean.