Aramako jaietan zinta-karrera, duela bost urte. Haurrek larunbatean izango dute haientzako aukera.
Goierrin asko hedatuta dauden festa gehienen modura, San Martin ingurukoak ere kristautasunaren aurreko jatorria dauka, sustrai paganoetan oinarritua. Eskualdean, gaur egun, Araman eta Ataun San Martinen ospatzen dituzte urteko jai nagusiak. Beasaingo Astigarreta auzoan ere —1929ra arte udalerri izana— bai. Gaintzan, izen bereko ermitaren inguruan hasitako ospakizuna, herri guztira zabalduko dute, larunbat gauean.
Beste jaiera askok bezala, San Martinek ere suarekin lotura izan du. Emankortasunaren aldarria egiteko, suzko farolatxoekin etxez etxe kantuan ibiltzeko ohitura dute Europa iparrean, oraindik ere. Suarekin zerikusia duela, edo naturan haren sorburu den eguzkiarekin, badu Emeterio Sorazuk Gaintzan ikusitako ohitura bat: goizero sukaldean sortaldeko leihora inguratu, buruko txapela edo zapia kendu, eta eguzkiari begira hiru ur trago egitearen ohitura. Kristautasunaren aurreko euskal kosmosarekin lotura zukeen keinu hark.
Gaintzarekin jarraituz, San Martin ermita herriaren ernemuina izan zen. «Gurdiz Garesetik, zaldiz Zegamatik, eta oinez Gaintzatik pasatzen ziren erromesen geraleku zen. Ospitale txiki bat bazen», dio Sorazuk Gaintza. Kondaira. Ohiturak. Erligiotasuna liburuan.
Jentilen Etorrera, igandean
San Martin jaietan murgiltzen lehenengoa Ataun izango da, gaur, hain zuzen ere. Jentilen Etorrera ere festa-egitarauaren barruan irudikatuko dute, jaietako azkeneko egunean, igandean. Iztator paretik abiatu, eta plazan bukatuko da ikuskizuna, aurten bertsio laburra.
San Martin auzoko Festa Batzordeak, bestetik, herri otorduetarako txartelak aurrez hartu behar direla jakinarazi du; bai jubilatuen egunekoa —igandean—, bai kuadrillen artekoa. Umeen bazkaria haurrentzat doan da, baina gurasoek 5na euro jarri beharko dute. Txartelak aurrez eskuratu behar dira.
Larunbateko oilasko afarirako tiketak ere lehenago hartu behar dira. Ekitaldi gehientsuenak San Martingo plazan kokatuko duten estalpean garatuko dira.
Aurrenekoetako hitzordua patata-tortilla lehiaketarena da. Gaur bertan, txupinazoa bota orduko, izango da sukaldaritza topaketa. Bakarka edo taldeka egin ahalko da tortilla, karpan jarriko dituzten mahaietan beti ere. Sua, zartagia tresnak norberak eramateko eskatu dute antolatzaileek. Osagaiak, aldiz, batzordeko kideek banatuko dituzte, momentuan bertan.
Ondoren, gaurko afaria tortilla horiekin berekin egingo dute, karpan geratzen diren guztien artean banatuko dituztelako. Bestetik, norberak eraman behar du janaria. Ataungo mondejuaren lehiaketa ere egingo dute, larunbatean.
Araman, bihartik igandera
Herri afariarekin eta mozorrotuta hasiko dituzte aramarrek San Martin jaiak, bihar. Egunero kirola osagai komun izango da: bihar saskibaloia, etzi pala eta igandean esku pilota eta herri kirolak. Iker Irribarriak jokatuko du, besteak beste, Xabier Tolosa anoetar laguna eta elkartekidea —Amezketako Zazpi Iturrin dabiltza biak— atzelari duela. Olaetxea eta Sanchez izango dituzte aurka.
Musika talde banak alaituko ditu Arama bihar eta etzi.
Egitarauak
Arama
OSTIRALA
17:00. 3×3 saskibaloia.
19:00. Txupinazoa.
20:30. Herri afaria, Arrikutzen.
Gauean. Laiotz taldea. Mozorro festa Toki Alain.
LARUNBATA
12:00. Pala txapelketa.
14:00. Haurren bazkaria, Toki Alai tabernan.
15:00. Puzgarriak.
16:00. Mus eta seiko urre txapelketak.
20:30. Gaztaina jana. Bide Batez musika taldea.
IGANDEA
10:30. Meza. Ondoren,
Oroith Txiki abesbatza.
12:00. Hamaiketakoa.
13:00. Toka txapelketa.
17:30. Pilota partidak: Irribarria-Tolosa/ Olaetxea-Sanchez.
Ondoren. Herri kirolak. Trikitilariekin erromeria.
ASTIGARRETA (Beasain)
IGANDEA
11:30. Meza, Beasaingo San Martin parrokiako koruak abestua.
12:30. Aizkolariak: Azurmendi eta Olasagasti. Bertsolariak: Mañukorta eta Zeberio.
Trikitilariak: Laja II.a eta Andoni Larrañaga.
13:30. Herri bazkaria, Astauzelen . Beasaingo txistulariak.
Ataun
GAUR
16:30. Mugikortasunaren alde bira musikatua, eskolatik.
18:30. Txupinazoa, plazan. Lazkao Txiki eskolako banda.
Ondoren. Buruhandiak eta aurpegi margotzea haurrentzat.
19:00. Patata-tortilla lehiaketa, plazan.
19:30. Lazkao Txiki eskolako herriko gazteen kontzertua.
21:15. Afaria, karpan.
22:00. Jon Magiken magia ikuskizuna.
OSTIRALA
11:00. Mozorro tropikalak prestatzeko tailerra, plazan.
11:30. ‘San Martingo negu tropikala’ jaialdia. Haurren kalejira.
13:00. Txorizo jana, karpan.
13:00. Bizikleta ginkana.
Ondoren. Kuadrillen poteoa.
14:30. Kuadrillen arteko bazkaria, karpan.
18:00. Karaoke eta playbacka
19:00. Erromeria, Laket taldearekin .
23:30. Disko festa, gazteek antolatua.
00:00. Kontzertuak: Luz de Putas, Laket.
LARUNBATA
10:30. Buruhandiak, musika eskolako trikitilariak kalejiran.
11:00-13:00. Eskulanak, egurrezko jolasak, malabare tailerra, zirko tailerra… Plazan.
12:00. Toka, Aizkoaten.
12:30. Mondeju banaketa. Maite eta bere taldearen trikitia.
13:00. Haurrentzat moto txiki lasterketa. Mondeju lehiaketako sari banaketa, plazan.
14:00. Haurren eta gurasoen bazkaria, karpan.
15:00. Itsulapiko jolasa.
16:00. Musa, Aizkoaten.
16:30. Irrien Lagunak, kantu eta dantza ikuskizuna. Entzierro txikia, plazan.
16:30. Grafiti tailerra.
18:00. Txokolate jana.
19:30. Sagardo dastaketa.
21:00. Oilasko jana.
00:00. Kontzertuak: Glaukoma, Jalisko.
IGANDEA
11:00. Meza, bertsolariekin. Ondoren, salda, plazan.
12:00. Otsoa dantza taldearen ikuskizuna, plazatik Iztatorra
13:00. Artzain zakur lehiaketa.
14:30. Jubilatuen bazkaria, Bittor jatetxean.
18:45. Jentilen etorrera kale ikuskizuna, Iztatortik plazara.
Ondoren. Erromeria, Jexux eta Luzianorekin. Herriko arkumea burruntzian erreta.
Gaintza
LARUNBATA
20:00. Meza, ermitan.
Ondoren. Gaueko festa: afari-merienda, gaztainak, kantua, Matxain eta Urdangarin trikitilariak. On-Bide elkartean.