Urtsuaran auzoa herriz aldatu zenekoa GoiBerrin
Urtsuaran auzoa herriz aldatu zeneko garaiari begiratuko dio aste honetako GoiBerri aldizkariak. Jexux eta Agustina Aierbe anai-arreben begiradatik, auzo honek duela 65 urte Seguratik Idiazabalera igarotzeko erabakia aztertuko dute aste honetako aldizkarian. Errepidea iekitzea zen gakoetariko bat, Aierbetarrek azaldu duten moduan.
Lazkaon ospatuko dn astotxo eguna izango da aldizkari honetako beste gai nagusia. Giasel elkarteko kideekin egon dira horretarako, eta Lazkaoko astoarekin duen lotura ere aztertu dute.
Aldizkariko beste gaien eta pertsonen artean, Idiazabalgo Txomenane etxe okupatua, Altzagan bizi den Itziar Garmendia, Olaberrian bizi den Iftikhar Ahmed pakistandarra edota Artzain jokoak aurkitu ahal izango dituzte irakurleek.