Zaldibiako Udalak bat egin du Bilboko manifestazioarekin
Larunbatean Bilbon egingo den Giza eskubideak, konponbidea, bakea manifestazioarekin bat egin du Zaldibiako Udalak. Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe-neurriak indarrik gabe utzi beharrekoak direla iritzi dio. Herritarrei manifestazioan parte hartzeko dei egin die. Hiru autobus osatu dira, oraingoz, Zaldibian. Etzi 15:00etan irtengo dira, plazatik.