Zeferino Agirre segurarra 'Time' aldizkariko erreportaje batean
Zeferino Agirre segurarra Estatu Batuetako Time egunkariko erreportaje batean ageri da. Herri Kirolen inguruan landutako erreportajea Lucia Herrerok idatzi du eta honela aurkezten dute (itzulpena): Ongi etorri Herri Kiroletara, euskaldunen, Espainiako eta Frantziako mugen artean bizi diren pertsona independenteen, landa giroko kiroletara. Lucia Herrero espainiar argazkilaria izango da zuen gida.
Herrerok hamabost argazkiko erreportajea osatu du, eta horietako batean Zeferino Agirre segurarra ageri da. Argazki oinak hala dio: A bowling champion wears a Basque beret called a ‘txapela’. Winners receive one as a trophy, hence the Basque word for champion:’ txapeldun.
Itzulpena hau litzateke: ‘Bola txapeldun bat ‘txapela’ deituriko euskal txapel bat jantzita. Irabazleak sari moduan jaso ohi du, eta hortik dator garailearentzako euskal hitza: ‘txapelduna’
Zeferino Agirrek, argaziak “aspaldi” egin zizkiotela dio: “Urruñako Antxelo Arbenoizek bidali zuen kazetaria hona, aurrez deituta. Nik ez nuen uste erakusteko gauza handirik nuenik, baina hori nahi zuela, eta etorri egin zen. Zientoka argazki atera zituen hemen egon zen bitartean. Uda zen eta Gabiriako bola tiraldira joan zen, argazkiak egitera. idi probak ikustera ere joan zen…
• Ikusi argazki erreportaje guztia