Itsasondon ijitoak kalera atera dira
Atzo arratsaldean Itsasondoko kaleetan ijitoz mozorrotutako taldetxo bat ibili zen, zartagiei hotsa ateraz. Herriko plazan bildu ziren 18:00etan eta kazkabar zaparrada gelditu zenean jubilatu elkartera joan ziren mokadutxo bat egitera. Bertaratutako baten esanetan “emakume talde bat hasi zen itsasondoarrak ijitoak ginela eta kalderero egunez ijitoz janzten. Gerora eskolatik antolatzen den ekintza bihurtu da”. Atzo ere haur taldetxo bat eta euren gurasoak ziren jantzita zebiltzanak.