Odolkiaren kofradiak XXVIII. biltzarra egin du Beasainen
Aurten ere, Loinazko San Martin egunez, hamabi kofradia etorri dira gaur Beasaina, XXVIII. biltzarra ospatzera. Goizean goiz bildu dira gosari legea egiteko. Handik Loinazko San Martinen estatuara joan dira txistulariekin agurra dantzatu eta lore-eskaintza egiteko. Handik elizara joan dira, bidean udalbatza hartuz. Mezaren ostean plazan izan da ekitaldi ofiziala.

Koldo Agirre herriko alkateak ongietorria eman die kofradia ezberdinetatik etorritako kideei eta denak kioskora igo dira. Behin denak igota zeudenean Beti-bizi kultur batzordea eta Miguel Merino izendatu dituzte ohorezko kofradekide, lehena herrian egindako lan guztiagatik eta bigarrena ardoa, batez ere Errioxakoa, mundu osoan zabaldu eta ezagutarazteagatik.
Jarraian biek zin egin dute “Beasaingo odolkia edozeren gainetik defendatuko dutela”, odolkiarekin sorbalda inguruetan ukitzen zituzten bitartean. Kioskotik jeitsi, eskaileretan argazkia atera eta mokadutxoa izan dute, odolki eta guzti, noski. Handik Castillo jatetxera joan dira kofradia guztietako kideak bazkari dotore batez gozatzera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.