Istripua gertatu da Beasain eta Ormaiztegi artean
Istripua gertatu da Beasain eta Ormaiztegi artean (GI-632 errepidean), eta arretaz gidatzeko eskatu dute Herrizaingo Sailetik. Auto batek istripua izan du eta Ertzaintza zirkulazioa bideratzen ari zela beste auto batek Ertzaintzaren autoaren kontra egin du talka. Bigarren istripu honen ondorioz, ertzain bat eta hirugarren autoko gidaria Zumarragako ospitalera eraman dituzte, arin zaurituta. Une honetan suhiltzaileak errepidea garbitzen ari dira, eta trafikoa motela da. Legorretan ere arazoak daude lurjausi baten ondororioz. Suhiltzaileak lanean ari dira ingurua garbitzen.
Trafikoari buruzko informazio guztia trafikoa.net helbidean.