Beasaingo Arrano mus txapelketan 90 bikote ari dira parte hartzen
Iaztik gora egin du Beasaingo Arrano muts txapelketako parte-hartzaile kopuruak, aurten guztira 90 bikotek eman baitute izena, iaz baino zortzi bikote gehiago. Aurtengoa 23. edizioa du txapelketa honek, eta hiru mila euro inguru banatuko dituzte saritan. Arratsaldeko lauretan hasi dira lehen kanporaketak, Loinazko San Martin plaza azpian, eta iluntzerako jakingo dute bikote irabazlea nor den.