Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.

Ezkiaga auzotik irten eta Barrendain plazan itzulia eginda plazan amaitu da umeen danborrada eguerdian. Zerua lainotuta, baina tantonik bat ere ez, eta herriari itzulia egin dute dozenaka haurrek. Plazan elkartu dira denak, Beasaingo martxa jotzeko. Iluntzean helduen txanda izango da, eta gauean berriz ere kaleetan ibiliko dira danborrak jotzen. Gazte Eguna ere bada gaur Beasainen, eta txosnetan bazkaria eginez hasi dute festa eguna herriko gazteek. Festa egunari amaiera emateko, gauean, Sen eta Anai-arrebak taldeek kontzertua egingo dute Bideluze plazan.
Bihar agintariek soka dantza egingo dute plazan eguerdian, eta Gernika pasealekuko pilotalekuan herri kirolak egongo dira, Arrano Beltza taldeak antolatuta. Eskuz-binakako pilota txapelketa herrikoiko finala ere bihar da, 18:30ean, eta astelehenean kuadrillen eguna. Asteburu luzearen ondoren, datorren astean (maiatzaren 17-18-19an) ere Loinatz festak ospatuko dituzte Beasainen.
Ikastetxeetako ikasleak festen hasiera iragartzen
Ikastetxeetako ikasleak festen hasiera iragartzen
Zanpaldunak taldeko joaldunak
Zanpaldunak taldeko joaldunak
Erraldoiak festen hasieran
Erraldoiak festen hasieran
Kale Nagusiko giroa festen hasieran
Sua prest Mariren jaitsieran
Mariren jaitsiera
Mari udaletxeko balkoian
Umeen danborrada
Umeen danborrada
Umeen danborrada
Umeen danborrada
Umeen danborrada
Umeen danborrada
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.