Parot dotrinaren ondorenak
Bizi erdia egin dute preso. 1991. urtean, elkarrekin atxilotu zituzten Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrak. Aurrenekoa 2009an zen ateratzekoa, eta bigarrena 2012an. Parot dotrina aplikatu zieten ordea, eta ustez beteta zuten kondena 10 urtez ...
Bizi erdia egin dute preso. 1991. urtean, elkarrekin atxilotu zituzten Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrak. Aurrenekoa 2009an zen ateratzekoa, eta bigarrena 2012an. Parot dotrina aplikatu zieten ordea, eta ustez beteta zuten kondena 10 urtez luzatuko zietela jakin zuten. Dotrina hori bertan behera gelditu eta gero, kalera atera dira biak, eta oraindik ere kaleko bizimodura ohitzen ari dira.
Elkarrizketa osoa ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerriren 86. zenbakian.