Ziekoko ordezkariak patatak errioxar erara prestatzen, Idiazabalen
Goiza goibel esnatu bada ere, negu giroari aurre egin diote Idiazabalen. San Blas jaien baitan gaur Arabako Errioxako Ziekoko herriaren festa ospatzen ari dira plazan jarri duten karpan. Ziekoko delegazioko kideak patatak errioxar erara prestatzen ari da, 800 razioa egingo dituztela aurreratu dute, eta patatekin batera hirugiharra ere banatuko dutela. Bazkaria 12:00etan izango da, 600 eta 800 lagun inguru elkartzea espero dute.
Gaurko egitaraua:
- 15:00. XIII. Goitibehera txapelketa IGAk antolatuta
- 17:30. Eskuzko pilota partida profesionalak Igarondo pilotalekuan. BerasaluzeII-Albisu//Bengoetxea VI-Ladis Galarza eta Aritz Lasa-Cecilio//Jaunarena-Pascual
- 18:30-22:00. Skandalue elektrotxaranga
- 23:00. Kontzertuak Gaztetxean