Lazkaoko kiroldegiak bazkidetzak berrituko ditu
Joxemiel Barandiaran Kiroldegian atzo iraungi ziren indarrean zeuden bazkidetzak, eta berritzeari ekingo diote. Bazkide izan nahi dutenek ere orain dute txartela ateratzeko aukera. Ordainketa banketxe bidez helbideratuta dutenei bihar kobratuko diete kuota. Besteek, dirua gaurko sartu behar dute, Kutxabanken edo Laboral Kutxan.