Ner Eguna ari dira ospatzen Idiazabalen, Koldo Saratxagaren Ner Gruop taldeak antolatuta. Goizean, Amporen Kreatibitate Etxera bisita gidatua egin dute eta ondore parte hartzaile guztien artean kamisetak banatu dituzte. Hortik aurrera, eskola eta kiroldegi gunean haurrentzat prestatuko jokoak izan dira eta familia osoak parte hartzeko moduko ginkana ere jarri dute; txikienentzat puzgarriak ere jarri dituzte. Pilar Eneako pilotalekuan helduen pilota torneo azkarra, sokatira eta toka txapelketak jokatu dituzte.
Eskola inguruan gainera produktu ekologikoen azoka egin dute, eta bertatik bertara hainbat errezeta ere prestatu dituzte.
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, Ner Group osatzen duten erakundeetako kideek elkar ezagutzeko aukera eskaintzen du Ner Egunak. Era berean, elkartetik sustatzen ari diren Harreman Estilo Berria festa giroan ezagutarazteko eguna dute.
ARRATSALDEKO EGITARAUA:
- 13:30-14:30. Eskola-Kiroldegia gunean: goizean zehar prestatutako produktu ekologikoen dastaketa.
- 14:30-16:00. Bazkaria.
- 16:00-17:30. Txantxariak.
- 17:30-19:00. Diskofesta
- 19:00. Jardunaldiaren amaiera.
Harreman Estilo Berriak